Miriam Mendoza, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako irakaslea eta ipuin kontalaria haur eta helduei ipuin kontari.
zarauzkoikastola.org
//// ZELATAN photofilmak – hodeiesteban.wix.com/zelatan ////
Miriam Mendoza, Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolako irakaslea eta ipuin kontalaria haur eta helduei ipuin kontari.
zarauzkoikastola.org
//// ZELATAN photofilmak – hodeiesteban.wix.com/zelatan ////
kaixo!
Asteburu honetan, Otsailak 15, Hondartzako 5.Jardunaldia izango dugu. Ea eguraldiak laguntzen digun.
Ondo pasa eta bidali argazkiak!!
Kaixo
Astebukaera honetan saskibaloiko jardunaldia izango dute alebinek eta eskubaloikoa benjaminek.
Azken partiduetan, benjaminetan, nahiko ohikoa bilakatu da erasoko jokaldiak falta eginez geratzea. Batez ere, gizonezkoen profesional mailan ikusten den joera da hau eta ulertzen dugu haurrek kopiatzea. Dena den, adin hauetan jokatzen gehiago utzi behar dela uste dugu, gure ikasleen heziketa integralari begira ez zaigu momenturo falta egitera bideratzea egokia denik. Beraz, entrenatzaile eta gurasoei, ohitura hauek aldatzen laguntzeko eskatuko genizueke.
mila esker
Artikulu interesgarria oso Berrian topatu duguna. Irakurri eta erabil dezagun txoko hau elkarren arteko iritziak elkarbanatu eta buruari buelta batzuk emateko. Animatu idaztera:
http://paperekoa.berria.info/harian/2014-01-30/020/001/Jolasa_vs_jokoa.htm
Egun 60 haur eta gaztek partehartzen dute ‘Kirolaren irria denontzat’ egitasmoan. Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioaren helburua taldeak lurralde osoan zehar, eskualde ezberdinetan hedatzea da. Proiektua ezagutaraztea eta diruz laguntzea du xede datorren otsailaren 9an arratsaldeko 18:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokian egingo den Irrien Lagunen Jaialdiak: Kantu eta dantza Irrien Lagunen Piratekin! Ane eta piratak taldeak lagunduta, kirol egokituan diharduten haurrak izango dira protagonista. Gaztelumendi anaiek eskuhartuko dute bertsotan, Donostiako Suhiltzaileak ere bertan izango dira, eta baita Dinbi Banda batukada taldea, Salto Bera Bera saskibaloi taldea, Donostiarra Arraun Elkartea, Hibaika Arraun Elkartea, Goenkaleko aktoreak eta Realeko kideak ere.
Gazte gera gazte eta
mugitu, mugitu,
kirola gorputzera
ondo egokitu,
otsaila(re)n be(der)atzian
gurekin gelditu,
zure elkartasuna
nahi degu sentitu,
kirolak irribarre
danak behar ditu!
Beñat Gaztelumendi
KAixo
Hona hemen hondartzako jardunaldia. Animo eguraldiarekin!! inork euritatik motxilak babesteko plastikoa falta badu, kirol bulegoan eskatu dezake.
Kaixo guztioi!!
Hemen duzue, azken egunetan, ikastolarentzat egin dugun bideoa. Denon laguntza behar dugu bideo hau ahalik eta gehien zabaltzeko. Beraz, mesedez, asko eskertuko genuke zuen kontaktuei bidali, eta sare sozialetan zabalduko bazenukete. Gora gure ikastola!!!
Mila esker
Kaixo !
Asteburu honetan, saskibaloia eta eskubaloia tokatzen da. Hona hemen asteburuko jardunaldiak. Aurtengo kurtsoan, inork ez ditu asteburutako argazkirik bidali, asko eskertuko genuke asteburuan taldeko argazkiren bat atera eta guri bidaliko bazenigukete kurtso honetako argazkien karpeta ere kolorez janzteko. Mila esker!!
Benjaminak: Eskubaloia
Alebinak:
Azkenaldian, talde mixtoen inguruko hainbat esperientzia zuenganatu dizkizuegu. Aisialdi eta kiroletan ia beti mutilak eta neskak banatzen ditugu eta honek pedagogikoki suposatzen duenaz hizketan ere aritu gara. Geroz eta guraso gehiagok eskatzen duzue taldeak mixtoak egitea eta gai honen inguruan zuen iritzia jakin nahiko genuke.
Hau, txoko egokia izan daiteke honetarako. Aurreko egunean Hitzan agertu zen artikulutxo bat jartzen dizuet irakurtzeko eta animatzen zaretenok idatzi gero zuen iritzia hemen azpian. Denon artean eztabaidatu eta ikasi dezagun.
Mila esker
https://urolakosta.hitza.info/2014/01/10/neskak-eta-mutilak-kirolean-bat/