Saskibaloi eta eskubaloiko azken jardunaldia

Denboraldi amaierara iritsi garen honetan, hemen duzue saskibaloi eta eskubaloiko azken jardunaldia. Urte hasierako egutegitik moldaketak egin behar izan ditugu azken aldian sorturiko ekintza denak sartu ahal izateko.  Ondoren Maiatzeko asteburuetan eskaintza ezberdinak izango ditugu: Mendi ibilialdia maiatzaren 6ean, 12an eskalada topaketak, 19an Xake festa…

beraz, entrenamentuak ere bukatuko dira eta gozatu azken jardunaldian, eskertu entrenatzaileei egindako lana. Ospatu talde guztiarekin gozatu berri dugun denboraldia!

BENJAMIN 6. JARDUNALDIA

Saskibaloia_6_jardunaldia

Asteburuko jardunaldia: Apirilak 21

5.jardunaldia dagoeneko, azken txanpan sartuak gara. Hemen dituzue Alebin eta Benjaminen jardunaldiak. Alebinen txapelketan multzo batzuk talde gehiagokoak izateagatik, azken bi asteburuetan, talde batzuk bi partidu jokatu behar izango dituzte. Hurrengo denboraldietan hau gerta ez dadin neurriak hartzeko eskatu dugu eskola ezberdinok. Barkatu eragozpenak eta animo azken txanpa honetan!

BENJAMIN 5. JARDUNALDIA

ALEBINEN 5 JARDUNALDIA

 

Kirolean jarrera egokien alde!

Zorionak irakasle, guraso, entrenatzaile eta batez ere hainbeste balio duten gure gazteenei! aste osoan zehar denon artean indar eginez, dantza ikastea lortu dugu. Kirolean, helduen aldetik, dauden jarrera desatseginak iada onartzen ez ditugulako, guk ere bat egin dugu Gipuzkoako Aldunditik martxan jarri duten Eeeeentzun kanpañarekin.
ZORIONAK DANOI!! jarrai dezagun gogor!!

 

 

 

 

 

 

 

Asteburuko jardunaldia

Denboraldi amaiera gerturatzen ari den honetan, hemen, asteburuko jardunaldia:

BENJAMIN 4. JARDUNALDIA

Alebinen 4 jardunaldia

eta hemen hondartzako futboleko final erdiak:

FUTBOLA FINAL ERDIAK

Bestalde Gipuzkoako aldunditik Eeeentzun! kanpaina martxan jarri dute kirolaren inguruan dauden jarrera desegokiez hausnartzeko. Dantzatxo bat prestatu dute eta dantza ikasteko bideo tutoriala ere badago. Talde guztiei animatzen dizuegu dantza ikasi eta partiduen aurretik egitera. Animatu haurrak entrenamentuetan edo euren kontura ikas dezaten!!
http://www.gipuzkoa.eus/eu/entzun