Hitzaldia: “TXAPELDUNA EZ IZATEAREN ESKUBIDEA”

Kaixo guztioi!
Ostegun honetarako oso hitzaldi interesgarria antolatu dugu ikastolan. Luix Mari Zulaika izango dugu hizlari. “Txapelduna ez izatearen eskubidea” izenburupean, gure seme-alabei beraien kirol jarduera hezitzaileago egiteari buruz hitzegingo digu. Gaur egun, kirola eta aisialdiko jarduerak daramaten inertziak direla eta, benetan hausnarketa beharrezkoa dela  iruditzen zaigu ikastolako kirol azpibatzordetik.

Beraz, ostegunean, 19etan, ikastolako aretoan elkar ikusiko garelakoan, lagundu mezua zabaltzen.

LMzulaika_hitzaldia

Mila esker

KIROL FESTA Urriaren 11ean!

Adi!

Aurten ere izango dugu kirol festa Urriaren 11ean Zarauzko Ikastolan. Haur, guraso eta ikasle ohiak elkarrekin jolastu eta ikastolako familia handia elkartzeko helburuz antolatu dugu festa bigarren urtez jarraian. Ahalik eta jende gehiena elkartu eta festa Eder bat osatuko dugulakoan…. ez egin planik Urriaren 11erako!!!

kirolfesta2014_web

OHAR GARRANTZITSUAK

//////////////    OHAR GARRANTZITSUAK     ////////////////
– Multikiroletako taldeak dagoeneko osatuak daude. Datorren astean ekingo diogu jarduerei. Taldeko bi guraso arduradun beharrezko ditugu, taldeei, jardunaldietan esku bat botatzeko. Animatzen zaretenok izena eman seme-alaben bitartez mesedez.

– Taldekiroletako taldeak eta entrenatzaileak datorren astean elkartuko gara. Elkar ezagutu eta entrenamentuekin hasteko. Talde hauetarako ere guraso arduradunen beharra dugu, beraz, mesedez, eman izena zuen seme-alaben bitartez.

– Kurtsoan zehar informazioa emailera jaso ahal izateko izena eman gure webgunean: http://salbatoreskolakirola.com/informazioa-emailean-jasotzeko/ aurreko urtean  jasotzen bazenuten ere, berriz ematea komeni da zerrenda aktualizatzeko.

Kurtsoko kirolen egutegia wegbunean bertan topatu ahal duzue: http://salbatoreskolakirola.com/egutegia/

– URRIAK 2, 19:00etan, hitzaldia ikastolako aretoan:
“TXAPELDUNA EZ IZATEAREN ESKUBIDEA”
Nola lagundu nire seme-alabari bere kirol jarduera hezitzaileago bihurtzen.
Hizlaria: Luix Mari Zulaika

Kurtsoko LEHEN jardunaldia: ATLETISMO eta ERRUGBIA

Kaixo guztioi!

Kurtso berria martxan dugu eta hemen dugu lehen jardunaldia. Multikirol eta Taldekiroletaz gain, oso jarduera interesgarri eta garrantzitsuak diren Atletismoa eta Errugbia tokatzen dira asteburu honetan. Kurtsoan zehar, kirol hauek lantzeko aukera gutxi izaten direnez, eta aisialdiaren bitartez, ematen saiatzen garen heziketa integralean duten garrantzia dela eta, denon artean, ea ahalik eta parte hartze handiena lortzen dugun.

Benjaminak (LH3-4):   Atletismoa denontzat

Alebinak (Lh5-6):  Errugbi jardunaldia

Gozatu, gozatuarazten lagundu eta bidali jardunaldiko argazkiak gure kirolaren txokoa janzteko!

Mila esker

Mendi Irteera igandean

Kaixo

Hemen doakizue igande hontako irteeraren kartela.

Eguraldi txarraren iragarpena emanik ere, bada ez bada, eraman itzazue Txaparroak, ez baitago euritan bainua hartzea baino gauza hobeagorik. Uribarrira joatekoak gara, printzipioz, baina, eguraldi txarrarekin, akaso, goiz pasa egitea erabakiko dugu. Edozein kasutan, bazkaria eraman eta hau autobusean utzi ahalko da.

Aste on bat izan eta IGANDERARTE!!

2012-09-21 HONDARTZA