Asteburuko jardunaldia: Apirilak 29 TRIATLOIA

Asteburu honetan triatloia izango dugu. Zubia izanda, famili asko kanpora zoazte, ondo pasa! besteoi animatzen dizuegu parte hartzera. Geletan jaso dugun izen ematea nahiko txikia iruditu zaigu. Badakigu zubiak ez direla jardunaldiak jartzeko asteburu egokienak eta urteak goaz zubiak eta herriko jaietan jardunaldirik ez jartzeko eskatzen. Bestetik ere, azken urteotan, denboraldia asko luzatzen ari da (ia bi hilabete luzeaga duela urte batzuk baino) eta denboraldi amaieran denen aldetik nabari da nekea, ta horrek, zoritxarrez, kirol zehatz batzuri eragiten die.

Gure aldetik, egutegiaren baldintzak hobetzeko lanean jarraituko dugu, zubiak eta errespetatu eta familian beste ekintzak egiteko aukera gehiago izateko. Zuen aldetik eskertuko genizueke, asteburuan hemen zaudetenok parte hartzera animatzen badituzue etxeko txikiak. Zoragarri pasako dute.

Eskerrik asko

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s