KROS TXAPELKETA: Isidoro Unzueta saria

Kaixo!

Bihar ez dago jardunaldirik. Igandean aldiz, Isidoro Unzueta Krosa ospatuko da 45. aldiz.

Benjaminek parte hartze librea dute, beraz, orain arte izenik eman ez dutenak ere agertzera animatu ditzazkezue.

Alebinen izen ematea duela aste bete itxi zen. Izen eman dutenei 10etan egingo zaie dortsalen banaketa, beraz, mesedez, Alebin mailan parte hartuko duzuenok puntual azaldu zuen dortsalak hartu ahal izateko.

2014 UNZUETA MEMORIALA

mila esker

Asteburuko jardunaldia

Kaixo guztioi!!

Hona hemen asteburuko jardunaldia.

Benjanimank Multikirola, Mendia:

Gurutxurturen laguntzaz, mendi irteera izango dute benjaminek. 9:00etan 4.mailakoak eta 11:30etan 3.mailakoak.

Munoan geratuko gara, bertatik, montetxiotik gora, torreoira igo eta buelta izango da txangoa. Bidean zehar jolasak egingo dituztelarik. Talde bakoitzeko guraso bat minimo joatea beharrezkoa da.

Alebinek multikirola:

MULTIKIROL URRIAREN 18ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA

MULTIKIROL URRIAREN 18KO KARTELA

Surfa Moor surf eskolan izango da

GOGORATU GUZTIOI, 26an ospatuko den TRIATLOI TXIKIRAKO eta azaroaren 1ean ospatuko den UNZUETA MEMORIALA KROSERAko izen emateak gelan zabalduta daudela eta datorren astean itxiko direla.

Asteburuko jardunaldia

Kaixo danoi!

Hemen duzue asteburuko jardunaldia

Benjaminak:
LH 3 =  Errugbiko jardunaldia

LH 4 = Txirrindularitza (La Sallen)

  • Lehen txanda: 9:00tik 10:30raOROKIETA 4C, OROKIETA 4D, ANTONIANO 4Z, LASALLE 4A ,TUTIFRUTI, 8 ONENAK, EUSKAL PARRANDA, KANTAURI, ITURZAETA 4
  • Bigarren txanda : 10:45tik 12:15ra: ORIOKO 3-4, ZARAGUETA 4, OROKIETA 4A, OROKIETA 4B, ANTONIANO 4W, LASALLE 4B, MOLLARRI, GAILETAK, KETXUPAK

Alebinak:

Hemen duzue multikiroletako denboraldiko kirolen taula: MULTIKIROL KARTEL OROKORRA 14-15
Adi!!  bihar Surf-ean 5 txanda egin ezin direla eta 5.Txandako Oilobustiak taldea aurreko txandetan banatuko da (6 bigarren txandan eta 4 hirugarren txandan)

Autobusak = MULTIKIROL URRIAREN 11ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA

KIROL FESTA LARUNBATEAN IKASTOLAN!!

Kaixo guztioi!!!

Aurreko urtean bezala, aurten ere, Kirol Festa antolatu dugu larunbaterako. Guraso eta ikasleak elkarrekin jolasteko eta ikastolako familia osoa elkarrekin ongi pasatzeko asmoz, Arratsaldeko 18etatik Aurrera, jolas ezberdinak izango dira guneetan banatuta, musika, margoen txokoa, zozketak, LH-ko ikasleek prestatutako dantza ikuskizuna, Dj-arekin dantzaldian, afarimerienda,…

Animatu larunbatean ikastolara gerturatzea eta zuen seme alabekin parte hartzera! eta lagundu mezua zabaltzen!!

Eremua_guneka_weg

kirolfesta2014_web

OHARRAK ///

ESKOLA KIROLA   ///Oharrak

  • Oraindik talde asko guraso arduradun gabe daude (taldeko bi beharrezko dira):

Taldekiroletan:  Surferak, Txoritxoak, Ikastolako megalodoiak, urrezko baloiak, Neska azkarrak, 13 txerrikumeak, Zerrikumeak, Ipotxak, 11 tximistak, Burujaleak, Paga gehio, Panpoxak, Hanka zikinak.

Multikiroletan:  Onenak, Zuripotx, Josutarrak izan ezik beste talde denak.

  • Ostegun honetan 18:00etan eskola kirolari buruzko bilera informatiboa ikastolako aretoan. Edozein zalantza argitzeko bilera informatiboa.
  • Ostegunean 19:00etan “TXAPELDUN EZ IZATEKO ESKUBIDEA” Nola lagundu nire seme-alabei kirol jarduera hezigarriagoa egiten. Hitzaldia Luix Mari Zulaikaren eskutik.Informazioa emailez jasotzeko eta eskola kiroleko egutegia: salbatoreskolakirola.org
  • Xakeko eta esku pilotako ikastaroak martxan jarri berri ditugu. Izen ematea: www.salbatoreskolakirola.org

Asteburuko jardunaldia

KAixo

Hona hemen asteburuko jardunaldia.

BENJAMINEK errugbiko jardunaldia izango dute. Animatu denei parte hartzera, jolas moduan oso dibertigarri lantzen dutelako.

ALEBINEK multikirolen lehen jardunaldia izango dute. Hemen behean ikusi ahal duzue talde bakoitzari zer tokatzen zaion eta autobusak zein ordutan dauden. Talde bakoitzak bi guraso arduradun izan behar ditu laguntzaile jardunaldian. (Autobusen geltokia: Aguexeko eta Bonberotako rotondak)

Benjaminak: Errugbiko jardunaldia

MULTIKIROL URRIAREN 4ko KARTELA
MULTIKIROL URRIAREN 4ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA

Mila esker