ISIDORO UNZUETA MEMORIALA

Urtero bezala, aurten ere, ZKE-ak ISIDORO UNZUETA memoriala antolatu du. Abendañoko korrika egiteko pistan ospatuko da kros hau azken urteetan bezala.

Benjaminek ez dute izenik eman beharrik. Zuzenean bertaratu eta gozatu. Alebinek ikastolan eman dute izena, korrika egiteko dortsala beharrezkoa dutelako.

Unzueta memoriala

Multikirol ligaxka: Urriak 31

Kaixo

Multikirolen ligaxkaren amaierara iritsi gara. Aurten asistentziarekin izan ditugu arazoak. Taldeetako kide askotxok huts egin dute jardunaldi ezberdinetan. Jakinaren gainean gaude zubia tokatzen zen asteburua eta Kuadrilen egunekoa ez zirela asteburu errazenak eta kontuan hartuko dugula espero dut datorren urteari begira. Beraz, eta azken jardunaldia ahalik eta ondoan ateratzeko asmoz, mesedez, asteazkenerako esan nortzuk etorriko ez zareten. Bestela ezinezkoa zaigulako antolatzen ari diren elkarteekin dena txukun antolatzea.

Bestalde gogoratu datorren astean ekingo diogun taldekiroletan parte hartu ahal izateko 2 guraso arduradun derrigorrezkoak direla talde bakoitzeko. Mesedez, errepasatu zuen taldeak iada baduen arduradunik edo ez. Guraso arduradinik ez duen taldeak ezingo duelako parte hartu txapelketan.

Alebinak:
MULTIKIROL URRIAREN 31ko KARTELA        MULTIKIROL URRIAREN 31ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA

Benjaminak:

Xake tenis

MULTIKIROL LIGAXKA 3.jardunaldia

Kaixo!

Beste behin multikirol ligaxkako jardunaldi bat dugu gozagarri. Aurreko asteburuan ere asistentzia arazoak izan ziren. Asteburu luzea izanik normala dela pentsatuko dugu, baina, kirol azpibatzordetik, beste behin, izena ematen dugun ekintzetan parte hartzeko kompromezua betetzera animatzen zaituztegu. Kirol elkarteek eta eskolok lan handia hartzen dugu ahalik eta ekintza ezberdin gehien antolatzeko eta arrazoi gabe ez agertzea errespetu falta dela iruditzen zaigu.

Benjaminak

Errugbiko jardunaldiaAlebinak:

MULTIKIROL URRIAREN 17ko KARTELA

MULTIKIROL URRIAREN 17ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA

Multikirol ligaxka 2. jardunaldia

Kaixo guztioi

bigarren jardunaldia burutuko dugu multikirol ligaxkan. Gogoratu inork parte hartu ezin badu aurrez jakinaraztea. Kirol bakoitzeko arduradunek sekulako lanak hartzen dituzte guretzako ekintzak prestatzeko eta izen ematen dugunean kompromezua hartzen dugula. Inork ezin badu abisatu baina gogo faltagatik ez etortzea errespetu falta iruditzen zaigu.

BENJAMINAK:
Mendiko ekintza tokatzen zaie, bi orduko txangoa jolasez girotuta. Gurasoekin elkarrekin egin dezakegun ekintza izanda oso aberasgarria iruditzen zaigu denok elkarrekin egitea. Beraz, animatu guraso guztiok!!

Mendiako jardunaldia

ALEBINAK:
MULTIKIROL URRIAREN 10eko KARTELA

MULTIKIROL URRIAREN 10eko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA