Asteburu honetan triatloia izango dugu. Gure herrian historia luzea duen kirol hau ezagutzeko aukera paregabea. Haurrentzat egokitutako distantziekin denen gozagarri izan dadin. Kurtso osoan zehar, gehienez, bi aukera izango dira kirol honetan gozatzeko beraz, motibatu ditzagun gure gaztetxoak eta animatu. GOZATU!
Monthly Archives: urria 2021
URRIAREN 23ko JARDUNALDIA
Aurreko asteburuan ekin genion Eskola Kiroleko egutegiari alebinekin. Egun zoragarria atera zen eta ikaragarri gozatu zuten gure gaztetxoenek lagunekin jarduera ezberdinak lantzen. Taldeei laguntzen jardun zineten guraso guztiei bihotzetz eskertu nahiko genizueke zuen babesa.
Jardunaldi berri bat izango dugu asteburuan eta talde batzuetan konfinatuak dauden arren, aurrera aterako dugu denon laguntzarekin.
Gogoratu talde bakoitzari gutxienez guraso batek lagundu behar diola jardunaldietara (ez du zertan guraso arduraduna izan behar). Desplazamentuetan eta antolaketan laguntzeko. Irristaketan adibidez, antolatzaileek, gurasoen laguntza eskatu dute gaztetxoak kaskoak, babesgarriak eta patinak janzterakoan gurasoen laguntza eskatu dute. Haiek ezin dute haur guztiez arduratu beraz, mesedez eskatu dute lan hori gurasoekin egiteko eta horrela haiek jarduera lantzeko denbora gehiago izango dutela.
Urriaren 16ko jardunaldia
Asteburu honetan ekingo diogu eskola kiroleko jardunaldiei. Denbora luzez jardunaldirik gabe egon ostean, poztekoa da albistea. Jardunaldiei konpromisoz heldu eta umore onez lagunekin gozatzeko bakoitzak bere alea jarriko duelakoan… animo denei!!
AUTOBUSA: Bonberotako biribilgunean eta Azken portuko Aguexeko birilbigunean dira geltokiak. Komeni talde osoa elkarrekin igotzea eta derrigorrezkoa da guraso bat izatea taldeko.
LH5 eta LH6koen lehen 3 asteburuetako KIROL JARDUERAK
Ez da erraza izaten ari aurtengo kirol egutegia osatzea. Baina lehen 3 asteburuetako jardunaldiak lotu ditugu eta hementxe dago antolaketa. Eskola eta kirol elkarte guztiek lan handia hartu dute beraz, eskertuko dugu konpromisoz hartu eta dena zoragarri ateratzeko norbere alea jartzen badugu.
ATLETISMOA: Itxasmendin izaten da jardunaldia. Talde bakoitzaren ordutegiak begiratu norbere taldea zein ordutan joan behar duen jakiteko. 30 minutu lehenago han egotea komeni. Guraso bat taldea laguntzen egotea derrigorrezkoa.
ARRAUNA: Zarauzko Arraun Elkartea , Orioko Arraun Elkartea eta Getariako Arraun Elkartearen artean antolatzen dugun eskaintza da. Orduro dira saioak eta 30 minutu lehenago eta 30 minutu ondoren autobusa antolatua izaten dugu taldea arraun lokalera joateko. Guraso bat joatea taldearekin derrigorrezkoa da. Zapatilak eta kirola egiteko erropa eraman.
ERRUGBIA: Astin ospatzen dira jardunaldiak. Talde bakoitzaren ordutegiak begiratu norbere taldea zein ordutan joan behar duen jakiteko. 30 minutu lehenago han egotea komeni. Guraso bat taldea laguntzen egotea derrigorrezkoa.