Jolas saioak

Kaixo

zer moduz gabiltza? ondo espero!
Denboraldi berezia eta korapilatsua pasa berri dugu baina azkenean 15 saio burutu ahal izan ditugu zuei esker. ESKERRIK ASKO erraldoi bat denoi. Esfortzu handia izan den arren, lanketa txukuna egin dugun. Horren errudun nagusiak zuek zarete eta oso eskertuta gaude. Ikaragarria izan da aurten gurasoek egin duzuen lana.

Talde askok iada bukatutzat eman duzue denboraldia. Beste batzuk jarraitzeko asmoa adierazi didazue eta kirol zehatz batzuk landuko dituzuela aipatu didazue. Besteren batzuek jolasekin jarraitu nahi duzuela eta hemen bidaltzen dizuet beste saio bat.

Maiatzan zehar saio hauek bidaltzen jarraituko dut erabili nahi duenak eskuragarri izan ditzan.

Ea datorren urtean nolako baldintzak ditugun.

Mila esker beste behin!

Muxu handi bana

Azken jolas saio proposamena

Azken asteotan talde asko jarri zarete gurekin kontaktuan eskola kirola noiz amaitzen den galdetzeko. Aurten, inoiz baino beranduago eta baldintza eskasetan aurrera eraman behar izan dugu denboraldia eta horregatik ere bukaeran gehiago luzatu dugu. Talde askotan begirale lanetan zabiltzatenak nekatuak ere bazaudete eta haur batzuek ere dinamika aldaketa behar dutela adierazi izan digute. Printzipioz, hau litzateke azken saioa.

Baina, eta taldearen arabera, zuek ikusi jada amaitu nahi duzuen edo oraindik ere jarraitu nahi duzuen. Adierazi guri jakinaren gainean egoteko eta kito. Kirol azpibatzordean komentatu dugu polita litzatekeela animatzen bazarete eguraldi onak lagunduta hondartzara edo beste inguru batzuetara joatea jolas saioak egitea. Dena den, hemen jarraitu nahi duzuenok aukera duzue Maiatzean zehar jarraitzeko. Orain arte egindako saioak eskura dituzue eta ezer berria nahi duzuenok lasai eskatu eta prestatuko ditugu jolas gehiago.