Kaixo
Astebukaera honetan saskibaloiko jardunaldia izango dute alebinek eta eskubaloikoa benjaminek.
Azken partiduetan, benjaminetan, nahiko ohikoa bilakatu da erasoko jokaldiak falta eginez geratzea. Batez ere, gizonezkoen profesional mailan ikusten den joera da hau eta ulertzen dugu haurrek kopiatzea. Dena den, adin hauetan jokatzen gehiago utzi behar dela uste dugu, gure ikasleen heziketa integralari begira ez zaigu momenturo falta egitera bideratzea egokia denik. Beraz, entrenatzaile eta gurasoei, ohitura hauek aldatzen laguntzeko eskatuko genizueke.
mila esker