Kaixo
Hona hemen hondartzako 5.jardunaldia.
Gozatu
Kaixo
Asteburu honetan kirol aldaketa tokatzen da. Benjaminek saskibaloiari ekingo diote eta Alebinek eskubaloiari. Hona hemen asteburu honetako jardunaldia.
Benjaminek 4×4 jokatzen dutenez, eta gure talde gehienak handiak direnez, ia denak, bitan banatu dira. A eta B. Benjaminetan taldeak bitan banatzen ditugu haur bakoitzak gehiago jokatzeko aukera izan dezan. Astero entrenamentuan erabakitzen da aste horretan nork jokatuko duen A bezela eta nork B bezela. Astero aldatzen doaz nor norekin jolastu, horrela, talde txikirik ez da egiten, denek gehiago jolasten dute eta denek denekin jolasten dute. Inork ikusiko balu, euren taldea berriz elkartu nahi duela, edo banatu gabe badago banatu nahi duela. Aukera dago. Beraz, asteburu honetan proba egingo dugu horrela eta inork aldatu nahi badu ez dago inongo arazorik. Urteak goaz horrela funtzionatzen, gurasoen eskaria izan zen taldeak banatzea. Haurrengan pentsatuz hobeto dela uste dugu.
Alebinek eskubaloiari ekingo diote. Ia talde gehienek egiten duten akatsa defentsa itxiarena da. Atezainaz gain 5 jokalari daude zelaian eta hauek ezin dute ilara bakarren defenditu. Geihenek joera hori dute helduen eskubaloian ikusten dutenagatik. Baina, maila hauetan, defentsa hau debekatzen dugu joku gehio izan dadin. Beraz, 2-3 defentsa edo 3-2 defentsak dira posibleak. Edo defentsa indibiduala. Baina inoiz ez defentsa itxia. Epaile askok ez dute arau hau betearazten baina, guk, gure taldeek hori ez egiteko ahalik eta saiakera handiena egitea komenigarria da.
Benjaminak: benjaminak-1-jardunaldia-saskibaloia
Alebinak: alebin-1-jardunaldia
zaindu
Kaixo!
Hona hemen hondartzako jardunaldia eta saskibaloiko final erdiak. Final erdietan bi talde falta dira. Bihar jokatuko den partidu baten arabera erabakiko delako nor sailkatuko den.
hondartzako-4-jardunaldia
minien-finalerdiak
Gozatu!