Kirolguneko inaugurazio festako BIDEOA!!!

Hemen da Ikastolako kirolgunearen inaugurazio festako bideoa!!!

Bihotzez eskertu festa hau aurrera ateratzen lagundu duzuen guztioi!!
Ikusleak parte hatzaile eta parte hartzaileak ikusle….gaur egun, ikusle
pasibo izatera ohituak gauden honetan, zoragarria izan zen elkarlankidetzan
aritzea.

Denon artean Ikastola eraikitzen jarraituko dugulakoan…..
BI MILIOI ESKER!!

https://vimeo.com/78065942

hartu bi minutu eta zabaldu eta erakutsi bideoa ingurukoei!! eskerrik asko

Kirolgune berriaren inaugurazio festa (laguntza behar dugu!)

Datorren astean ikastolako kirolgune berriaren inaugurazio festa ospatuko dugu!!!
Festan zuen parte hartzea beharrezkoa dugu eta baita festetako lan ezberdinak aurrera eramateko ere
Mesedez, apuntatu zuen izenak honako formulario honetan, eta lagundu mezua zabaltzen!!
EA IKASTOLA GORAINO BETE ETA EGUN ZORAGARRI BAT PASATZEN DUGUN!!

https://salbatoreskolakirola.com/ikastolarako-festarako-laguntza/

Inaugurazio festa

Triatloi txikia + Isidoro Unzueta Memoriala Krossa

Kaixo guztioi!!

Hil honen bukaeran, azken asteburuan, badira igandez egingo diren bi ekintza.

Urriak 27, igandea: Triatloi TXIKIA 2013
Beste behin ere ASPANOGI-k Triatloi txikia antolatu du. Hemen duzue kartela eta parte hartu ahal izateko beharrezkoa den informazio guztia.

Azaroak 3, igandea: UNZUETA memoriala Krossa
Urtero bezala, aurten ere, Unzueta memoriala krossa ospatuko da Abendañoko korrikagunean.

mila esker

HAUSNARKETAN…. 01

Kurtsoan zehar, hausnarketarako tartea ere egin nahi dugu, gure kirol eredua hobetu daitekeela sinisten dugulako. Azken aldian, oso kezkatuta gaude, gure zelaiaren erabilerarekin. Zelai berri eta zoragarria dugu ikastolan. Zelai zaharrak zituen arazo asko konpondu baditu ere… berriak badu oraindik herentzian jasotako arazo bat. Jolas ordu eta eskolaz kanpoko orduetan, zelaiaren %90 mutilek erabiltzen dute, neskak aldiz bazterretan jarduten dira. Zelaiaren %75a futbolerako bakarrik erabiltzen da eta % 15a Saskibaloirako. Zelai berriarekin, saiatu gara jolas berrientzat
tokia egiten. Brilet eta jolas libreetarako eremutxo bat dago orain. Pausu txiki bat besterik ez da maratoiaren hasieran. Egiteko lan asko dugu eta ez zelaiaren antolaketan soilik… baina egoera honek ezin du luze iraun… gure seme-alabak aske hezi nahi baditugu behintzat.

Hona hemen gai honen inguruan topatutako testu interesgarri bat:

2012-06-23 Bira
Zelai galdua

Idurre Eskisabel

Neskato izateak bazterreko egiten ninduela jabetu nintzen 7-8 urterekin. Izan ere, ordura
arte jolas zutena albora utzi, eta jokatzeari ekin zioten gure gelako mutikoek, futbol
partida «serioak» antolatzeari, eta, nonbait, arauen barruan zegoen gu kanporatzea.
Batetik, neska izate hutsagatik «txarrak» ginen —nahiz eta ordu arte gure gelako
futbolaririk onena neskato bat izan—, eurekin jokatzeko «ezgauza». Bestetik,
jolastokiaren antolaketa berri bat ezarri zuten: jolas nahas-mahasaren ordez, futbola,
bihurtu zuten zelaiaren erdigune —eta, ondorioz, mutilak—. Txokora, berriz, brile,
goma, soka, kromo, dantza eta los angeles de charlie-ka jolasten ginenok; hau
da, neskak eta futbola gogoko ez zuten mutil bakan batzuk —gogorra haiena, beti
susmopean—. Ez genuen irakasle eta gurasoen babesik izan, ume kontu normalak ziren.

Hala ere, haserre, eserialdia egin genuen jolastokiaren erdian, eta geure egin genuen
zelaia, harik eta mutilek baloikadaka eraso ziguten arte. Eutsi genion pixka bat, baina ez
ginen martiritarako jaio. Zelaia galdu genuen.

Gaur, ñañoa bada ere, zatitxo bat berreskuratuko dut, Euskal Herriko selekzioak
Anoetan jokatuko duen partidari esker.

Eskubaloiko 0 jardunaldia

Denboraldian zehar, larunbatetan jokatzen ditugun partiduez gain, bada 0 jardunaldia deitzen den partidu bat ere.
Larunbatetan jardunaldi bat gehiago irabazteko, ikastola – ikastola, diren partiduak gure kontura jokatzea tokatzen zaigu.
Hauek dira, oraingoz, Azaroa bitartean jokatzea tokatzen zaizkigunak.

Talde bakoitzaren esku geratzen da aurkariekin hitz egin eta partidua jolasteko eguna zehaztea. Batzuek jada aste honetan
jokatuko dute partidua:

[Urriak 11, ostirala]
Supermutilak Vs Kalaberak
Ixkuak Vs Perri

[Zehazteke]
Marisorginak Vs Antoniano 6N
Txanpions Vs Tximista

Mila esker