Asteburuko jardunaldiak 13-09-28

Kaixo

Kurtsoa hasi berri eta asteburua iada ekintzaz beteta:

ATLETISMOA: Alebinek atletismoko jardunaldi berezia izango dute. Itxasmendiko festak direla eta, jardunaldia Astin egingo da eta Kross bat eta jolasak egingo dituzte.

ERRUGBIA: Benjaminek, lehen aldiz, errugbyra jolasteko aukera izango dute. Astiko belarrezko zelai handian, minik hartzeko beldurrik gabe, jolas ezberdinen bidez, haurrentzat egokitutako errugbi saioa egingo dute.

XAKE JARDUNALDIA: ZKE-ko Xakeko atalak, Xake jardunaldi bat antolatu du larunbat arratsalderako. Gure ikastolan Xakeak duen arrakasta kontuan izanda, ea ikasle askok parte hartzen duten.

animatu ditzagun gure gazteak parte hartzera!

mila esker

Asteburuko jardunaldia

Kaixo guztioi!

Martxan dugu iada eskola kirola eta asteburu honetan lehen jardunaldia tokatzen da:

Alebinak (LH5-6): Errugbiko jardunaldia izango dute. Lehen eguna izanik eta kurtsoan zehar izango den aukera bakarrenetakoa izanik, animatu ditzagun haur guztiak errugbiko jardunaldira joatera!

Alebinen Errugby jardunaldia

Benjaminak (LH3-4): Atletismoa denontzat jardunaldien hasiera izango da. Lehen jardunaldia izaki ea haur denak bertaratzea lortzen dugun. Proposamen berria eskainiko dute Antoniano kirol elkartekoek eta gainera kirol egokituari begira ekintza oso interesgarriak sartu dituzte. Interesgarri eta hezigarriak. Haur guztiek parte hartzea nahiko genuke eta horretarako denok saiatu beharko dugu.

Atletismoa 1.jardunaldia
ATLETISMOA DENONTZAT: Egutegi eta programa

TXIRRINDULARI TXIKI EGUNA:
Aurten ere antolatu dute txirrindulari txiki eguna. Bertan duzue informazio guztia
Txirrindulari txiki eguna

Mila esker