Gabonetarako ekintza ezberdinak

Urtean zehar, gure haurrek, nahiko eskubaloi, saskibaloi ta futbol egiten dutela uste dut. Hau dela eta, gabonak, eta beste hainbat oporraldi, beste ekintzak egin eta gurasoekin egoteko erabili beharko genituzkeela sinisten dut. Nik, beste kirol eta beste ekintzen aldeko apustua egiten dut. Beharrik ikusten ez dudalako oporretan ere kirol berdinekin bueltaka aritzeko. Baina ZKE-tik ekintza honen berri iritsi zaigu eta informazioa helarazi nahiko genizueke. Ekintzari buruzko nire iritzia eta ekintzari buruzko informazioa. Orain, bakoitzak erabaki dezala egokien iruditzen zaiona.

Alebinentzat gabonetarako eskubaloiko saioak

aukeratutakoa aukeratuta ere…. GOZATU!!!
ondo pasa!!!

Hodei Esteban
Kirol Koordinatzailea

2012ko azken jardunaldia!

Kaixo guztioi!

Iritsi da 2012ko azken jardunaldia.

Alebinek , Saskibaloia izango dute, ikus hemen jardunaldia. Begiratu ea nortzuk jokatzen duzuen Orion, talde eta entrenatzaileak bertara eramateko nahiko kotxe dituzuen edo ez jakiteko. Bestela, ikastolan eskatu treneko txartelak.

Benjaminek, ZKE-k antolatuta ESKUBALOIKO FESTA izango dute. Azken jardunaldia izaki, festa modura planteatu dute larunbateko jardunaldia. Talde guztiak, Aritzbatalden elkartu eta denek elkarrekin jokatuko dute. 4.mailakoak goizez eta 3.mailakoak arratsaldez:

– Partidutik partidurako tarteetan puzgarri eta jolasak izango dira kiroldegian.
– Orain arte izandako araudian aldaketa txiki batzuk izan dira eta arau hauek atxikitako dokumentuan ikus ditzakezue.

3.Mailako ordutegiak
4.Mailakoen ordutegiak
ZKE BENJAMIN FESTA 2012 Arauak

Mila esker, zaindu eta ondo bukatu urtea!!

Asteburu honetan Hondartzako Jardunaldia

Kaixo guztioi!

Hotzak hotz, asteburu honetan, Hondartzako jardunaldia izango dugu. Jardunaldia zintzilikatuta dago Jardunaldiak atalean. Bestalde, komentatu, eskoletako koordinatzaileon bileran komentatutakoa. Talde askok azken zatian aldaketak egiten omen dituzte eta ezin dira aldaketarik egin. Beraz, ea moldatzerik dugun. Ea epaileekin ere aurreko jardunaldietan izandako arazorik ez dagoen. Gure aldetik, ZKE-ko futboleko atalari komunikatu zaie aurrekoetan izandako arazoak eta ea gehiago errepikatzen ez diren.

Ondo ondo pasa eta gozatu!

Asteburu honetan ez da jardunaldirik.

Asteburu honetan zubia dugunez, ez da eskola kiroleko jardunaldirik izango. Kirola egitea oso osasuntsua da, baina, gure eskola kiroleko egutegian eskaintzen diren kirolez gain ere milaka ekintza egin daitezke. Horregatik, zubiak, libre usten saiatzen gara guraso eta haurrek elkarrekin beste hainbat ekintza egin ditzazuen.

Bitartean jarraitu zuen taldeen argazkiak bidaltzen. Jendeak asko eskertu ditu orain arte jarritakoak. Mila esker guztioi.