Asteburuko Multikirol jardunaldia

Kaixo guztioi!

Aurreko astean iada martxan jarri genuen, lehen aldiz, Multikirol ligaxka. Kirol eta haize berriak eskola kirolean. Hasiera guztietan bezala, erritmoa hartu eta neurria aurkitu arte, moldatzen ikasi beharko dugu, baina, helburu eta proiektu oso polita da eta seguru denon laguntzarekin aurrera aterako dela.

1.- Hemen duzue, asteburu honetako multikirol jardunaldia. Alebin eta Benjaminena. Asko asko gozatu eta animatu ditzagun gure ikasleak!!

Multikirol Jardunaldia Martxoak 29

2.- Igandean, Gurutxurtuk antolatutako irteera ere izango da:

Nora:ORKATZATEGI (Kontuz ordu aldaketarekin!)
Irteera: GURIA taberna aurretik
Noiz: Martxoak 30an Goiz Buelta
Ordua: Goizeko 8:30tan
Izen ematea: Mendizabal Kinkiladendan Martxoa 28ra arte
Ordaina: Haurrak: 7€ Helduak: 9€

3.- Hona hemen hondartzako txapelketako final erdien ordutegiak.
70. EDIZIOA – FINAL ERDIAK 2013-2014

Mila esker

MULTIKIROLA: antolakuntza + lehen jardunaldia

Kaixo guztioi!!

Hona hemen ALEBINEN multikirol ligaxkaren antolakuntza taula (benjaminak datorren astean ekingo diote). Bertan ikusi ahal duzue talde bakoitzak asteburu bakoitzean zein kirol izango duen.

Multikirol ligaxkaren helburua, ikasleen heziketa integrala lortu asmoz, kirol eta ekintza ezberdinak egitea da. Gure kirolarien heziketari begira, kirol aniztasuna oso garrantzitsutzat jotzen dugu. Hau dela eta, denon artean animatu behar ditugu gure ikasleak kirol guztietan parte hartzera.

Guraso arduradunen lana taldea ekintzara laguntzea da. Orain arteko kiroletan, entrenatzaileekin joan diren bezala, oraingoan, gurasoen laguntza beharko dugu. Beraz, eta talde guztietarako guraso arduradunak izen eman ez dutenez, asteburu honetan, ekintzetara bertaratzea eskatzen dizuegu eta taldeko gurasoen artean hitz egin ea nola antolatuko zareten taldeari laguntzeko.

Autobus zerbitzua antolatu dugu herriko eskola guztion artean. 8:30ean, 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean aterako dira. Autobusa hartzeko bi geltoki daude, Azken Portuko “Aguexeko rotondan” eta “Bonberotako rotondan”.

SURFA: Zarauzko Surf Elkartean egingo da ekintza. Norbere materiala eraman nahi duenak, eramateko aukera du.
TXIRRINDULARITZA: Abendañon egingo den ekintza. Norberak eraman behar du bizikleta eta ahal duenak kaskoa ere.
ARRAUNA: Orion egingo da Zarauzko Arraun Elkartearen eta Orioko Arraun Elkarteetan
SOFBOL: Orion, Sofboleko zelaian
KIROL EGOKITUA: Orokietako frontoian egingo da.

ASte honetan horrela banatuko dira taldeak arraunerako: ZAE-an:
ALLEPUNTA
LA SALLE 6A1
OROKIETA 5A
SALLEKO 5B
GALDERA IKURRA

Orio AE-an:
ZARAGUETA 6A
NIKE NESKA MUTILAK
ALL STAR
OROKIETA 6A
DEABRUAK

Kirol guztietara (surfa izan ezik noski) ikastolako kamixeta, galtza motzak eta aldatzeko erropa eraman behar dira.

Lehen aldiz jarri berri dugu martxan multikirol ligaxka hau. Ekintza berriak eskaini eta eskola kirol egutegia koloreztatzeko asmoz. Denon laguntza beharko dugu aurrera ateratzeko.

MULTIKIROL TALDEAK MULTZOAK EGUTEGIA

Mila esker guztioi eta gozatzera!

Asteburuko jardunaldia: Martxoak 8

Kaixo

Larunbat honetan, Martxoak 8, alebinek saskibaloiko jardunaldia izango dute eta benjaminek eskubaloiko jardunaldia izango dute. Gogoratu ikastolan, beste behin, pintxo eta edariak salduz tabernatxoa jarriko dela. Asko eskertzen da esku bat botatzera etortzen zaretenon babesa eta baita zuen partiduen ostean tabernara bixita egiten duzuenona.
Hona hemen, oraingoz eskuragarri dugun jardunaldia:

Benjaminak: ESKUBALOIKO 5. JARDUNALDIA
Alebinak: SASKIBALOIKO 5.JARDUNALDIA

Mila esker

IBILALDI NEURTUA: Igandean Azkoitin
IZEN EMATEA BIHARKO; IKASGELAN BERTAN!

•Non: Azkoitin.
•Noiz: Martxoaren 9an (igandea)
•Irteera: 8:00etan Aritzbatalde kiroldegitik.
•Izenematea: gelan (haurren izen-abizenak eta heldu kopurua) BIHARKO (osteguna).
•Prezioa: Haurrak 4 € eta helduak 7 €.
•Taldeak: 3-5 lagun.