HONDARTZAKO 1.JARDUNALDIA

Kaixo

Hemen duzue hondartzako lehen jardunaldia. Euskararen eguna izaki, Udaletxetik, bigarren urtez, ekintza hau antolatu dute. Norbere partidua hasi aurretik, epaileak, “euskaraz bizi nahi dut” banderola bat izango dut. Bi taldeak elkartu eta argazkia atera eta twitter-era bidali #zarautzeuskaraz2016 traola erabiliz!! EUSKARAZ BIZI NAHI DUT!!
Gozatu!

1-hondartzako_jardunaldia

Zaindu!

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 19

Kaixo

Hona hemen asteburuko jardunaldia. Aurreko astean, gurasoen jarrera oso ona izan zela esan digute hainbat epailek. ZORIONAK denoi!! eskertzekoa da kontu honetan hobetzen joatea.

Asteburu honetan ere, asko eskertuko genuke, zuen partiduetan, aurkaria eta epailearekin partida hasieran bildu eta lagun giroan jolastea. Haurrentzat ahalik eta espazio duinena eraikiz denon artean

Benjaminak:
benjamin-2-jardunaldia

Alebinak:
alebinen_2_jardunaldia_ondo

Mila esker

TALDEKIROLEN 1. JARDUNALDIA

Kaixo guztioi!!

Taldekirolekin hastera goaz. Multikirolen ligaxka zoragarri atera da eta eskertzekoa da izan den parte hartzea eta gurasoek taldeei laguntzen egindako lana.
Orain, taldekirolei ekingo diegu. Arauak, ezkerreko menuan dituzue. Komeni denok gainbegiratu bat ematea. Inolako zalantzarik izan eskero gugana etorri lasai.
Aurreko urteetako hainbat arazo eman ez daitezen, eta eskola kirola ahalik eta hezigarrien izan dadin gure haurrentzat, berebiziko garrantzia ematen diogu, ondorengo puntu hauek bete eta zuen taldean betetzen direla ziurtatzeagatik. Denon ardura delako eskola kirola duina izatea:

– Partiduak baina 30 minutu lehenago elkartu. Taldeari puntualitatea eskatu ahal duten neurrian, entrenatzaileen lana asko errazten duelako.

– Plaieroetan, akta bete beharra dago partidu aurretik (ateak jasotzeko toki berean). Lehen txandakoak ateak jarri behar ditu eta bigarren txandakoak kendu. Haurrei   ardura hauek  hartzeko ohitura bultzatu.

– Jokalari denek denbora kopuru bera jokatuko dute. Inork, gehiago jokatu behar badu ez dadila beti jokalari bera izan.

– jokalari guztiak postu guztietatik pasatzea oso interesgarria da, atezaina ez dadila beti berdina izan, aurrelari , atzelari eta antzekoekin bezalaxe. Aldatzen joatean, asko ikasten dutelako.

– Saiatu partido hasieran epaile eta aurkako taldeko entrenatzailearekin elkartu eta pixka bat arauak  errepasatzen eta konfiantza giroa sortzen. Denok helburu bera dugulako jardunaldietan. Haurreko ondo pasa eta jarduera fisikoaz gozatzea lagunekin.

– Partiduetan, aginduak, positiboan esan eta saiatu umorez hartzen. Haurrak gustura sentitu behar duten espazioa izan behar du eskola kirolak. Ez sortu dagoena baino presio gehiago. Gaizki egindako gauzak baino ongi egindakoetan esan.

– Aurkariari eta epaileari eskua eman, zoriondu eta errespetua adierazi. (ez onartu taldeko inor epaileari oihuka aritzea. Haiek ere ikasten ari dira. Lagundu bere lanean)

– Taldean giro ona sortu. Abilezia gutxien dutenak eta taldean integratzeko arazo gehien dutenei lagunduz eta babestuz.

ESKUBALOIKO JARDUNALDIA  (Benjaminak LH3-LH4)

benjamin-1-jardunaldia_eskubaloia

SASKIBALOIKO JARDUNALDIA (Alebinak LH5-LH6)

saskibaloia-alebinak-1-jardunaldia

zaindu

Asteburuko jardunaldia: Multikirola

Kaixo

Azken jardunaldia izango dugu Multikiroletan.

LH3

Zirkoko arduradunek esan digute, haur kopurua dela eta, material aldetik justu ibiliko direla eta laguntza beharko dutela taldeak dinamizatzen. Beraz, eskertuko genuke, talde bakoitzeko pare bat guraso laguntzera gerturatzen bazarete. Etxean diabolo, pelota eta antzerakoak dituzuenok eraman eskero sekulako laguntza. Mila esker

zirkoa_lh3_web

LH4

Gogoratu kaskoa beharrezkoa dela eta beste babesgailuak lortu eskero ere askoz hobe litzateke.

patina_lh4_web

LH5-6

Autobusak 30minutu lehenago Azken portuko rotondan edo bonberotako rotondan.

multikirol-azaroaren-5ko-kartela

multikirol-azaroaren-5ko-oriora-autobusak-kartela