Hausnartzen: Kirol aniztasunari buruz

Eskola kiroleko egutegia dela eta sarri ateratzen da kirol aniztasunaren inguruko gaia. Ikastetxeok saiakera handia egiten dugu ahalik eta kirol gehien sartzeko gure egutegian. Baita sailkapen eta lehiakortasuna kentzen ere. Heziketa aldetik gure gaztetxoentzat egokiena dela sinetsita gaude. Honako artikulu hau uzten dizuegu. Hausnartzeko interesgarria izango zaizuelakoan:

https://www.mundodeportivo.com/otros-deportes/20220223/1001754190/secreto-exito-deporte-noruego.html

Asteburuko jardunaldia: Otsailak 19

Asteburu honetan larunbatean Hondartzako futbol jardunaldia dugu.

Igandean, LH5 eta LH6koen finalak tokatzen ziren. Liga egin ezin izan dutenez festa modura planteatu dute eta kiroldegiko kantxa berrian igandean jaialditxoa izango da LH6koentzat (ez zegoen espazio eta jende nahikoa LH5ekoentzat ere egiteko).  Taldeen izen ematea iada geletan egin dugu. 

Asteburuko jardunaldia

Asteburu honetan herri kirolak, esku pilota, eta kirol egokitua izango ditugu. Zoritxarrez, denboraldian zehar genituen aukera gutxiak galdu eta egun bakarrarekin geratu gara. Antolaketa aldetik, talde bakoitzarkin arduradun bat egotea beharrezkoa da. Ekintza berria izanik, antolatzaileei laguntzeko eta taldearen ardura eramateko. Espazio estalietan landuko direnez, talde bakoitzarekin guraso arduradun batek sartu ahalko du ekintzetara. Antolatzaileen esanei kasu egin eta lagundu ahalik eta txukunen ekintzak aurrera eramaten. Denon laguntzarekin zoragarri aterako da eta jarduera berriak txertatu ahalko ditugu gure eskola kiroleko egitarauean.

Mila esker aldez aurretik zuen laguntza eta babesagatik.