Argazkien txokoa martxan!!!

Gure taldeen eta jokalarien argazkiak denon eskuragarri egoteko asmoz, “argazkien txokoa” martxan jarri berri dugu. Beraz, hemendik aurrera, asko eskertuko genuke, ateratzen dituzuen argazkiak bidaliko bazenizkigute, horrela taldeko gainontzeko gurasoek ere ikusi ahal dituzte.

mila esker!

Irun-en krosa izango da Alebin, infantil eta kadeteentzat

Igande honetan, Irun-en, krosa izango da Alebin kategoria eta zaharragoentzat. Ikastolatik, Antonianokoekin elkartuta autobusa jartzeko saiakerak egiten ari gara baina oraindik ez dakigu lortuko dugun. Dena den, krosetan parte hartzen duzunoi informazioa helarazten dizuegu zuen kontura ere joan nahi baduzue.

hemen jardunaldia: Irun 2012-11-18

Gogoratu dorsala ez duenak, izena eman behar duela ikastolan.

Guraso guztientzat oharra

Kaixo guztioi!

Eskola kiroleko txapelketa martxan da. Talde guztiak hasiak dira partiduak jokatzen eta guraso asko izango zineten zuen partiduetan gozatzen. Orain arte, haurrei nola zuzendu eta eskola kirolaren bide honetan nola laguntzeari buruz artikulu ezberdinak zintzilikatu izan ditugu. Honekin batera, gehienok, ohartuko zineten, taldeetan badirela Guraso arduradunak izeneko figurak. Urte hasieran, talde bakoitzari, bi guraso arduradun jartzeko eskatzen diegu.

Guraso hauei eskatzen zaiena ez da beste munduko ezer. Guraso guztiok egin beharreko kontuak dira. Haurrekin partiduetan gauden heldu guztioi atera beharko litzaizkiguken kontuak. Beraz, hemen behean uste dizkizuegu, guraso arduradunen eta gainontzekoon lanak direnak. Taldeak ahalik eta girorik egokienean jokatu dezaten eta taldeen funtzionamendua ahalik eta egokiena izan dadin:

1- Taldeko guraso, entrenatzaile eta haurren artean ahalik eta giro onena sortzen laguntzea:
– entrenatzaileei kasu egin eta gure babesa erakutsi.
– partidu aurretiko eta ondorengoan denon arteko harremana eta giro ona bultzatu
2- Taldekideen arteko komunikazioa hobetzea:
– azken uneko abixu edo aldaketa bat eman behar bada telefono zerrenda prest izan.
3- Eskola kirola denontzat hezitzailea izango den tresna bilakatzea:
– taldean egon daitezkeen “lidertza” edo “bakartze” kasuak detektatu eta konpontzen saiatu edo guri komunikatu.
– taldean integratzen arazo gehien dituztenei lagundu
– entrenatzaileei beraien erabakietan babesa eman.

4- Esku baloiko eta saskibaloiko partiduetarako egin beharrak: Hemen
5- Futboleko partiduetarako egin beharrak: Hemen

Beraz, ikusten duzue, guraso arduradunen lana ez dela beste munduko ezer. Lagundu diezaiegun gure taldeetako guraso arduradun eta entrenatzaileei taldean ahalik eta giro onena sortzen. DENA DEN, ORAINDIK BADA, GURASO ARDURADUNIK EZ DUEN TALDERIK. HEMEN BEHEAN DUZUE GURASO ARDURADUN GABE DAUDEN TALDEEN ZERRENDA. ZUEN TALDEA BERTAN BADAGO, EA DENON ARTEAN TALDE BAKOITZEKO ARDURADUNAK TOPATZEN LAGUNTZEN DIGUZUEN:

SUZKO TXIMISTAK
SUPERKRAKAK
KIROLARI BASATIAK

Bi milloi esker

Hondartzako futboleko 1.jardunaldia [behin behinekoa]

Kaixo guztioi

Iritsi da hondartzako futbolaren unea. Eskubaloia eta saskibaloiko jardunaldi batzuen ostean, hemen dator, hondartzako futboleko lehen jardunaldia. Oraindik ere jardunaldia BEHIN BEHINEKOA da. Beraz, bihar goiza bitartean aldaketak egiteko aukera dago. Alegia, egunotan, errepasatu ea zuen taldeko partiduaren ordutegi eta zelaiak aldatzen ez diren. Hemen duzue jardunaldia.

gozatu!