Hemen duzue aurtengo egutegia. Kontuan izan, aldaketa txikiren bat izan ahal dela.
Ikastetxeon ahalegina eskola kiroleko egutegia ahalik eta kirol ezberdin gehienez osatzea da. Lehiaketarik gabeko jardunaldiak antolatu nahi ditugu. Gatazka dugu ZKE-ko Futbol, Eskubaloi eta Saskibaloiko atalekin. Haiek egun dituzten jardunaldi kopurua ez dutelako kendu nahi eta lehiaketa eredua nahi dutelako. Lehiaketarik gabe egiten ditugun jardunaldietan askoz ere gatazka gutxiago izaten dira eta haur guztiek gozatzeko baldintza hobeak ematen direla ikusia dugu eta bide honen alde egiten jarraituko dugu. Ahalik eta kirol ezberdin gehien probatzea ere oso garrantzitsutzat hartzen dugu. Bizitzan zehar kirola egiten jarrai dezaten asko laguntzen duelako eta norberak bere burua egoera ezberdinei aurre egiten ikastean ere gure heziketa asko aberasten dugula sinesten dugulako.
Pingback-a: Kurtsoko LEHEN jardunaldia: ATLETISMO eta ERRUGBIA | SLBTORE MTXLNA IKASTOLA
Pingback-a: OHAR GARRANTZITSUAK | SLBTORE MTXLNA IKASTOLA
Kaixo Hodei: ba al dakizu noiz izango den pilotaren ikastaroa?
Mila esker.
Ibone
Aupa Ibone
pelotako ikastaroa zehaztu ahal izateko udalak frontoia zein egunetan utziko digun jakinaren zain gaude. astearteetan 5etatik 6etara eskatu dugu… espero dugu arazorik ez egotea.
baina oraindik ez digute ezer konfirmatu
mila esker