Gurasoentzat zorionak!

Kaixo guztioi!

Gaur, hondartzan, aurreko asteburuan jokatutako jardunaldia aztertzen aritu gara eskualdeko eskoletako koordinatzaileok. Bertan, gertaturiko gauzei buruz hizketan egon gara. Kezkagarriak izan dira horietako batzuek. Batetik guraso batzuen jarrerak negarrez utzi zuten epaile lanetan ari zen 15 urteko gaztetxoa. Guztiz lotsagarritzat jotzen ditugu jarrera hauek. Ez dira eredu gure seme-alabentzat, ezta helduentzat ere. Gogor jarraituko dugu hau berriz gertatu ez dadin. Eta noski, honetarako, denon laguntza behar dugu. Jarrera desegokiak ikusiz gero momentuan mozten eta jarrera eredugarriak izaten. Gertatu zena, ez zen ikastolako taldeekin gertatu, zorionez.

Baina beste alde bat ere izan da. Aurreko jardunaldian, zelai batzuetan ez zen epailerik izan. Gurasoek egin zuten epaile lana kasu hauetan. Txapela kentzeko modukoa iruditzen zaigu borondate hori erakutsi zuten gurasoen jarrera. Baina are gehiago, beste eskoletakoek, gure guraso batek epaile lanetan egindako lanagatik zoriondu gaitu. Sekulako lana egin zuela, partiduko ekintzak pitatzeaz gain haurrei erakusteko jarrera erakutsi zuelako.

Beraz, eta gauza onak esatea berebiziko garrantzia duelako, ZORIONAK eman nahi dizkizuet ikastolako gurasooi. Liskarretan gure izenik agertu ez delako, eta batez ere, jarrera egokiengatik zorionak jaso ditugulako. Hori da bidea.

AUPA ZUEK!!!

Atseden astea

Kaixo guztioi

Atseden astea tokatzen da aste honetan. Eskola kiroleko egutegiak ez du ia zirrikiturik usten kanpora joaten diren gurasoentzat, haurrekin beste ekintzak egiten dituztenentzat, urteetan jaso dugu guraso askoren aldetik, egutegian asteburu batzuk libratzeko eskaera. Kirol Batzordetik ere, honen aldeko apostu egiten dugu. Eskola kiroleko egutegia goraino beteta dago eta ez zaigu egokia iruditzen.

Entrenatzaile diren ikasleek ere lan handia egiten dute kurtso osoan zehar, eta hauek ere eskertzen dute atsedena. Behar dute atsedena. Baita haur eta gazteen arteko harremanak ere.

Aste honetan, guraso askok idatzi diguzue atseden astea jarri izana eskertuz. Besteren batek ez du begi onez ikusi atsedena. Baina mesedez eskatzen dugu, eta denboraldi osoa ia kirolak hartzen duenean, beste gurasoen nahia ere kontuan izateko.

Mila esker