Eskola kirola 2020/2021

Kaixo guztioi

Kurtso berri bati ekitera goaz. Aurten, beti ezagutu izan dugun eskola kirola ez dugu izango. Protokolo eta osasun neurriek baimentzen ez digutelako.

Oraingoz, Eusko jaurlaritzatik, ezer ez antolatzeko gomendioa jaso dugu eta aurrera begira, Urola kostako eskoletako koordinatzaileen artean, dinamikaren bat martxan jartzen saiatuko gara. Unean uneko protokoloak beteaz.

Azpimarratzekoa da, garaiotan, kirolak eta jarduera fisikoak gure osasunean duen garrantzia. Beraz, taldean gozatu ezin duguna, dinamika indibidualagoen bitartez osatu beharko dugu. Honela, guraso guztiei, edozein laguntza behar izan ezkero, hemen gaudela gogorarazi nahiko genizueke.

Denon artean honi ere aurre egingo diogulakoan.

Muxu bana