Eskubaloiko atzeratutako partiduak

Kaixo

Alebin mailan, eskubaloian, atzeratutako partidu batzuk ditugu eta ahalik eta azkarren jokatzea komeni da. Hori dela eta, eta eskola asko implikatuta gaudela ikusita, partiduen data jarri eta jokatzea erabaki da. Besteetan, talde bakoiotzari galdetzen zaio ea noiz ahal duen, baina oraingoan, ikusita ezinezkoa izango dela denok libre duten eguna topatzea, guk, egun hauek proposatzen ditugu. horrela, jokatu eta txapelketa eguneratua eramateko.

ESKUBALOIKO atzeratutako partiduak

gozatu eta gozarazi!

Asteburuko jardunaldia

Kaixo!

Aste honetan, Alebinek, errugbiko jardunaldia izango dute. Ea denen artean ahalik eta haur gehien animatzea lortzen dugun. Urtean zehar gutxi lantzen duten kirola izanik ere, gauza interesgarri asko ikasten baitira kirol honetan.

Benjaminek atletismoko jardunaldia zuten arren. Astebururako eman den eguraldia dela eta jardunaldia bertan behera gelditu da. Agian, azken unean, errugbia egiteko aukera emango zaie, baina oraindik aztertzen ari dira errugbiko atalekoak. Printzipioz, larunbat honetan, Benjaminek JAI:

mila esker

Euskararen aldeko Donostiako I. Binakako lasterketa

Kaixo

Guraso baten proposamena dela eta lasterketa honen informazioa zabaltzen dizuet. Euskararen alde kirola egiten goiz zoragarri bat pasatzeko aukera bikaina. Batetik, eskerrik asko informazioa helarazi digun gurasoari, denon parte hartzeaz oraindik eta bizitza gehiago emango diogu blogari eta gure sareari. Bestetik, animatu parte hartzera eta bidali argazkiak!! gurasoen argazkiez ere alaitu nahi dugu eta gure argazkien txokoa.
Euskararen aldeko binakako lasterketa
mila esker

Laguntza eske

Kaixo guztioi

Kurtsoan zehar, asteazkenetan Aritzbatalden eta ostegunetan frontoi zineman pelota, pala eta zesta puntako saioak egiten ari gara. Bi gurasoren iniziatibari esker martxan jarri ahal izan ditugu beste urtebetez frontoiko saioak.

Talde polita elkartu da eta haurrak gustora ari dira. Kontua da, laguntza behar dugula egun hauetan (edo hauetakoren batean), 17:00etatik 18:00etara saio hauek gidatzen laguntzeko.

Zuengana zuzentzen gara inork lagundu ahalko liguken galdetzeko. Ez du zertan bi egunetan izan behar eta ezta astero ere. Baina eskaini ahal duzuen laguntza guztia zoragarri etorriko zaigu. Betiko kirolez gain, baztertuago geratu diren kirol hauek bultzatzea oso garrantzitsua dela deritzogu eta horregatik saiakera berezi hau.

Besterik gabe, esku bat botatzeko aukera eta gogoak dituenak, jar dadila nirekin kontaktuan.

Mila esker