Hemen duzue asteburuko jardunaldia. Lehenik eta behin, zorionak eman nahi dizkizuegu parte hartzaile, entrenatzaile eta gurasoei. Aurreko asteburuan oso ondo joan zen hondartzako futboleko jardunaldia. Guraso eta jardunaldiaren bueltan ibili ziren antolatzaile, epaile eta hainbat ikuslek idatzi digute talde mixtoetan zegoen giro ona azpimarratuz, ikasleek denek parte hartzeko izan zuten jarreraz… beraz, ZORIONAK denoi eta jarrai dezagun bide horretan.
- Asteburu honetan eguraldiak hotza, haizetsua eta euritsua ematen dute guztiz. Beraz, mesedez, erropa eraman kirola egitean ez hozteko eta aldatzeko ere. Ahalik eta partidu gehienak eremu estalietan jartzen saiatu gara. Orion jolastea tokatzen zaizuenoi zuen artean antolatu kotxeetan taldea eta entrenatzaileak eramateko.
- Antonianotan jokatzen duzuenok, soilik guraso arduradun, parte hartzaile eta entrenatzaileak sartu ahalko dira. Ikusleak ezingo dira sartu Covid-19aren inguruko protokoloak direla eta.
- Jarrai dezagun taldeetan umorea jartzen eta partaide guztiei parte hartzen laguntzen eta babesten.