Asteburuko jardunaldia Otsailak 25

Hemen duzue aste honetako jardunaldia. Aurreko jardunaldian gol edo kanasta diferentzia oso handiko partidu asko eman ziren. Mesedez, emaitza hauek ekiditen saiatu behar gara, denek gozatu dezagun eta hurrengo larunbatean berriz etortzeko gogoa izan dezagun. Gure taldeetan behintzat halakorik ez gertatzea lortuko bagenu, ikaspen ederra litzatekeela uste dugu.

Animo eta mila esker

Asteburuko jardunaldia: Otsailak 11

Asteburu honetan saskibaloiari ekingo diote LH5 eta LH6ko alebinek eta benjaminek aldiz, LH3 eta LH4, eskubaloia. Hemen duzue jardunaldia. Araudia ezkerreko menuan topatuko duzue.

Larunbatean, eskiatzeko irteera antolatua dago Gurutxurtutik eta hori dela eta LH5eko talde batzuk oso justu dabiltza kirolari kopuru aldetik. Beraz, osatzeko arazo gehiago dituzten talde horiei laguntzeko asmoz, beste taldeetako kirolariek lagunduko diete talde hauei. Horrela, bere partiduaz gain, talde hauekin jolasteko aukera ere emango diegu. Denon artean babestuz eta lagunduz.

Asteburuko jardunaldia: Otsailak 4

Asteburu honetan ekingo diogu hondartzako futbolari. Hemen duzue jardunaldia. Espektatiba, emozio eta gatazka gehienetakoak kirol honetan sortzen dira, beraz, gogoratu denoi eskola adineko haurrekin ari garela, eragin dezagun denon artean ahalik eta espaziorik umoretsu eta hezigarrienak sortzeko. Taldekide guztiei jolasten lagundu, bakoitzaren ahalegina txalotu eta maila gutxiago dutenei eman aukera gozatu eta ikasteko. Denon ardura eta denok gara eredu.