Eskola kirola berriz martxan!

Urteberrion denoi! Zer moduz zaudete?

Zuek denak eta ingurukoak ondo egotea espero dut.

Covid-19aren inguruko arau berriek, eskola kiroleko jolas saioak berriz martxan jartzea baimentzen digute. Hau dela eta, astelehenean ekingo diegu berriz saioei.

Gogoratu talde bakoitzaren ardura dela astero etorriko den begiralea zehaztea. Diputaziotik arautegi berrienaren xehetasunak jaso zain gaude gure saioak prestatzeko. Komunikabideetan “Eskola Kirola” esaten denean, gure jarduera baino zabalagoa den kirol jarduerari buruz ari direlako eta orain gure jarduera zehatzari buruzko zehaztasunen zain gaude. Astebururako bidaliko dizuegu jolas saio proposamena.

Datorren astean gerturatuko naiz jolas eremura talde bakoitzarengana eta higiene materiala emango dizuet, zalantzak argitu eta behar duzuen edozertan lagunduko zaituztet.

Badirudi kirolaren inguruan egin diren eskaera eta aldarrikapenek emaitzak eman dituztela. Aukera dugu gure txikienak mugimenduan jartzeko eta lagunen artean gozatzeko, beraz, animo denei eta aurrera!

Mila esker