Txaparrotan 17
Gozatu
hemen duzue asteburuko jardunaldiko informazioa. Denboraldiko azkena izango da. Xake festa egitekoak ginen maiatzaren 21ean, baina, Xake taldetik adierazi digute, pandemia ostean, taldean oso kide gutxi daudela eta ez dutela antolatzeko gaitasunik.
LH3-LH4 ATLETISMO
Itxasmendin ospatuko da azken jardunaldia. LH4 9:30etan eta LH3 11etan.
LH5 SURFA
Zarauzko Surf elkartean biltzen gara. Norbere surf taula eta trajea duenak eramateko aukera du. Besteei, bertan utziko zaie behar duten materiala.
PLAIEROTAKO FINALAK
Aurten, arrazoi ezberdinak medio, jolastu behar ziren 5 jardunaldietatik 3 jolastu dira. Hau dela eta, ikastetxeok, eskatu genion ZKE-ri, finalik ez antolatzeko. Sailkapenak justuak ez direlako, denek partida kopuru bera jolastu ez dutelako… Trukean, haur guztiak parte hartuko zuten jardunaldi bat antolatzea proposatu genien. Denek parte hartuko luketen festa bat. ZKE-k ez du onartu eta finalekin aurrera jarraitu du. Sailkapen batzuk ondo ez dituztela abisatu arren, zituzten sailkapenetako lehen 2ak finalera eramanda aurrera atera dute jardunaldia. Badakigu ikasle eta guraso batzuk egoera honen aurrean “haserre” zabiltzatela eta horregatik idazten dizuegu azalpen hau.
Asteburua ekintzaz betea dator. Hona hemen bakoitzari buruzko informazioa:
LH3-LH4 TRIATLOIA
Kiroldegian ospatuko da beste behin ere triatloi jardunaldia. LH4koak 10:30etan eta LH3koak 11:15ean. Helburua kirol hau probatu eta gozatzea da, beraz, gogoratu gaztetxoei, helburua ez dela ahalik eta azkarren egitea. Lagunei itxoin, gozatu eta ondo pasatzen saiatu.
LH5-LH6 ORIENTAZIOA (talde bakoitzarekin guraso arduradun bat derrigorrezkoa da)
3 Gune ezberdin antolatu dituzte GOT-eko kideek. Salbideko parkea, Munoa eta Alde zaharra. Bi txanda nagusi izango dira. 9tan eta 11etan. Talde bakoitzari egokitutako ordutegiak eta guneak, jaso bezain pronto helaraziko. Talde osoa elkarrekin eta guraso baten laguntzaz bertaratuko da gunera. Bertan, antolatzaileek kontrol fitxa eta guneko mapa bat emango dizuete. Taldea bikote edo hirukotetan banatzea gomendatu dute antolatzaileek. Azpitalde bakoitzak bere mapa eta kontrol fitxa hartuko du eta gune horretako pistak aurkitzen saiatuko dira. Azpitalde guztiek amaitzean, denak elkarrekin eta guraso baten laguntzaz, beste gunera joango dira. Horrela 3 guneak osatu arte.
Oso ekintza interesgarria eta dibertigarria da eta asko gozatuko dute.
LH5 LH6 SANTA MARINAKO PILOTA TXAPELKETA
9:45ean elkartuko dira bikote eta hirukote guztiak Manuelako frontoian (Photomuseumeko frontoia). Bertan, Santa Marinako komisikoko kideek zenbaki bana emango diete bikoteei eta aurkariak egokituko zaizkie. Galtzen duena kaleratzen joango den txapelketa formatua izango da. Inork pelota bukatu eta orientazioa egiteko denbora ematen badio ez dago arazorik biak egiteko.
GOZATU ETA GOZARAZI
Igande honetan ibilaldi neurtua ospatuko da Azpeitian. Izena eman nahi duzuenok, osatu taldetxoa eta gure bitartez izena eman ahal duzue. Ondoren, bertara joateko kotxeetan eta antolatzea zuen ardura izango da. Izen ematea komeni Maiatzaren 5a baino lehen egitea.
Familian egin daitekeen ekintza oso aberasgarria dela iruditzen zaigu beraz, denok animatzen zaituztegu parte hartzera.