KIROLAREN IRRIA DENONTZAT

Egun 60 haur eta gaztek partehartzen dute ‘Kirolaren irria denontzat’ egitasmoan. Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioaren helburua taldeak lurralde osoan zehar, eskualde ezberdinetan hedatzea da. Proiektua ezagutaraztea eta diruz laguntzea du xede datorren otsailaren 9an arratsaldeko 18:00etan Donostiako Victoria Eugenia antzokian egingo den Irrien Lagunen Jaialdiak: Kantu eta dantza Irrien Lagunen Piratekin! Ane eta piratak taldeak lagunduta, kirol egokituan diharduten haurrak izango dira protagonista. Gaztelumendi anaiek eskuhartuko dute bertsotan, Donostiako Suhiltzaileak ere bertan izango dira, eta baita Dinbi Banda batukada taldea, Salto Bera Bera saskibaloi taldea, Donostiarra Arraun Elkartea, Hibaika Arraun Elkartea, Goenkaleko aktoreak eta Realeko kideak ere.

Gazte gera gazte eta
mugitu, mugitu,
kirola gorputzera
ondo egokitu,
otsaila(re)n be(der)atzian
gurekin gelditu,
zure elkartasuna
nahi degu sentitu,
kirolak irribarre
danak behar ditu!

Beñat Gaztelumendi

Gure IKASTOLA!!

Kaixo guztioi!!

Hemen duzue, azken egunetan, ikastolarentzat egin dugun bideoa. Denon laguntza behar dugu bideo hau ahalik eta gehien zabaltzeko. Beraz, mesedez, asko eskertuko genuke zuen kontaktuei bidali, eta sare sozialetan zabalduko bazenukete. Gora gure ikastola!!!

Mila esker

Asteburuko jardunaldia: Urtarrilak 25

Kaixo !

Asteburu honetan, saskibaloia eta eskubaloia tokatzen da. Hona hemen asteburuko jardunaldiak. Aurtengo kurtsoan, inork ez ditu asteburutako argazkirik bidali, asko eskertuko genuke asteburuan taldeko argazkiren bat atera eta guri bidaliko bazenigukete kurtso honetako argazkien karpeta ere kolorez janzteko. Mila esker!!

Benjaminak: Eskubaloia
Alebinak:

saskibaloia

saskibaloia

eta zuk zer pentsatzen duzu talde mixtoei buruz?

Azkenaldian, talde mixtoen inguruko hainbat esperientzia zuenganatu dizkizuegu. Aisialdi eta kiroletan ia beti mutilak eta neskak banatzen ditugu eta honek pedagogikoki suposatzen duenaz hizketan ere aritu gara. Geroz eta guraso gehiagok eskatzen duzue taldeak mixtoak egitea eta gai honen inguruan zuen iritzia jakin nahiko genuke.

Hau, txoko egokia izan daiteke honetarako. Aurreko egunean Hitzan agertu zen artikulutxo bat jartzen dizuet irakurtzeko eta animatzen zaretenok idatzi gero zuen iritzia hemen azpian. Denon artean eztabaidatu eta ikasi dezagun.

Mila esker

https://urolakosta.hitza.info/2014/01/10/neskak-eta-mutilak-kirolean-bat/

Asteburuan Hondartzako jardunaldia. Urtarrilak 18

Asteburu honetan hondartzako 3.jardunaldia tokatzen da. Hona hemen jardunaldia:

Hondartzako futbola 3.jardunaldia

Bestalde, azken jardunaldietan, gurasoen jarrerengatik kexa batzuk izan dira. Gogoratu, haurrekin ari garela, helburua, pertsona bezala heziketa integrala ematea dela. Kirola ez dadila izan gure haurrak mailakatzeko beste aitzakia bat. Animatu diezaiegun, presionatu gabe, ondo pasarasten eta gutxien parte hartzen ari denari lagunduz. IZan gaitezen eredu, baina eredu duina. Saiatu gaitezen gure taldeko gurasoekin kezka hau elkarbanatzen, eta denon artean, inertzia txiki horiek aldatzen. Aurrez jarri izan dugun arren, merezi du, beste behin, testu hau irakurtzeak gure haurrak nola sentitu daitezkeen ulertzeko.

mila esker

DESIDERATA

Nire gurasoei, irakasleei, entrenatzaileei, nagusiei…

Badakit denek maite nauzuela. Zuetako bakoitzak uneoro erakusten dit, nonahi, eta nik zuengatik ere sentitzen dut. Eta ematen didazuen maitasun horren izenean, nahiko nuke ahalik eta modurik sinple eta garbienean haz nadila utz diezadazuela.

Utzidazue erakusten dudan alaitasun horrekin jolasten.

Utzidazue nik izan nahi dudan haurra izaten.

Ez iezadazue eskatu, agian etorkizun batean garrantzitsuak izango diren gauzak lor ditzadala, zeren eta horien bila abiatzeak, niretzat gaur egun beharrezkoak direnak galtzea ekartzen baitu.

Utzidazue benetan dudan adinarekin bizitzen, bizitzan behin bakarrik izango dut eta.

Eta ez ezazue nire bizitza eta pertsona hainbeste planifikatu.

Ez zaitezte nire porrotengatik desesperatu, porrotak eragiten didan mina niri berehala ahazten baitzait, eta derrepentean nago berriro jolasteko eta dibertitzeko prest.

Ez itzazue garaipenak nire bitartez bilatu; eta ez eskatu zuek izan zineten bezalakoa izan nadila, ezta zuek izan ezin zenuten bezalakoa.

Haurra naiz, eta izaten jarraitu nahi dut.

Eskerrak ematen dizkiet nire gurasoei Klub hau aukeratzeagatik, non hainbeste lagun on egingo dudan, eta eskerrik asko entrenatzaileei ere, kirolari on bat izan nadin hezten nautelako.

Batzuetan ohartzen naiz sufritu egiten duzuela jokoan ari naizenean, eta ez dut nahi hala izan dadin, zeren eta ni, une horretan zoriontsua naiz.

Jokatzen ari naiz, eta barrutik begiratuta badirudi zuek, kanpokoak, nire bitartez lehiatzen ari zaretela, zeloak dauzkazuela eta garaipena iristen ez delako sufritzen duzuela.

Denbora utziko bazenidate, ulertuko zenukete garai honetan hala behar duela izan, kirolean, bizitzan bezala, denak ere denbora behar duela, eta inoiz eman ahalko dizuet garaipenik.

Mesedez… utzidazue presiorik gabe jokatzen, erronkarik gabe, hainbeste zuzenketarik gabe, zuek kezkatuta ikusi behar izan gabe, eztabaidan eta baita, inoiz ere, nigatik borrokan…

Mesedez… utzidazue jolasten, ondo pasa dezadan, zoriontsu izan nadin.

Haur bat naiz, ez ahaztu.

Haur bat naiz… eta bizitzan behin bakarrik izango naiz.