eta zuk zer pentsatzen duzu talde mixtoei buruz?

Azkenaldian, talde mixtoen inguruko hainbat esperientzia zuenganatu dizkizuegu. Aisialdi eta kiroletan ia beti mutilak eta neskak banatzen ditugu eta honek pedagogikoki suposatzen duenaz hizketan ere aritu gara. Geroz eta guraso gehiagok eskatzen duzue taldeak mixtoak egitea eta gai honen inguruan zuen iritzia jakin nahiko genuke.

Hau, txoko egokia izan daiteke honetarako. Aurreko egunean Hitzan agertu zen artikulutxo bat jartzen dizuet irakurtzeko eta animatzen zaretenok idatzi gero zuen iritzia hemen azpian. Denon artean eztabaidatu eta ikasi dezagun.

Mila esker

https://urolakosta.hitza.info/2014/01/10/neskak-eta-mutilak-kirolean-bat/

5 thoughts on “eta zuk zer pentsatzen duzu talde mixtoei buruz?

  1. Ume hauen adina kontutatan edukiz egokia irudituko litzaidake neska mutilak nahastuta jokatzeko aukera.Oraindik indar diferentziak ez dira nabarmenak eta errekreotan jolasten duten bezala asteburutan ere jokatu ahal izango zuten elkarrekin.

  2. Niri ere aproposa iruditzen zait ideia. Aurreapausoak emateko garaia badugu eta gure haurrak gelak konpartitzen dituzte, jolasorduak baita, beraz, zergatik ez eskola kiriola ere? Denak denen artean aberasteko aukera da hau desberdintasunak murrizteko urrats bat dela iruditzen zait.

  3. Gainuntzeko gai guztietan elkarrekin badaude, zergatik ez kirolan? adin hauetan eskola kirolaren helburuak ikusita logikoena izango litzatekela iruditzen zait. Konpetitzeko garaiak iritsiko zaizkie, orain berdintasunean hazi eta hezi.

      • Neska mutilei ere galdetuko zaie, baina ezin dugu haiek esaten dutena bakarrik kontuan izan. Ikasi behar dutenak ere haiek dira eta etzaie haiei galdetzen urtean zehar zer eta nola erakutsiko den. Beraien hezkuntzarako egokiena zer den oraindik beraiek erabaki ezin dutela uste dut, erabakiak, beraiekin hartu eta komentatzea oso garrantzitsua dela uste dudan bezala.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s