Asteburuko jardunaldia: Irailak 29

Aurreko asteburuan izan zen Txirrindulari Txiki eguna inoizko arrakastatsuena izan zela eta parte hartzaile guztioi zoriondu nahiko genizueke. Aupa zuek!

Benjaminak:
Kosta krossa ospatuko da Zarautzen eta irristaketa saioa antolatu da LH3 eta LH4ko ikasleentzat. Honetaz gain, puzgarriak, ume tailerrak, trikitilariak, txaranga… festa handia izango da.
2018-09-29 Euskal Kosta krosa II gonbidapena

Alebinak:
Alebinek errugbiko jardunaldia izango dute Astiko zelaian.
Rugby jardunaldia Alebinak

GOZATU!

Multikirola 1.jardunaldia

Hastera goaz 2018/2019 denboraldia. Larunbatean izango dugu lehen zita.

 Benjaminek (LH3/LH4). Txirrindulari txiki eguna izango dute. Animatu denei parte hartzera eta jakin gurasoek ere parte hartu dezaketela:
TXIRRINDULARI TXIKIAK2018 Kartela
Ekintza hau, Zarauzko Udala eta Zikloturista elkartearekin bat antolatzen da mundu mailako mugikortasunaren astearen barruan.

Alebinek (LH5/6). Multikirol ligaxkaren lehen jardunaldia. Talde bakoitzak jarduera ezberdin bat izango du. Talde bakoitzarekin pare bat heldu joatea komeni da partaideei laguntzeko. Autobusak, urtero bezala, 30 minutu lehenago Azken portun “Agoueseko” biribilgunean eta San Pelaion, “bonberotako” biribilgunean.

MULTIKIROL IRAILAREN 22ko KARTELA
MULTIKIROL IRAILAREN 22ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA

Ligaxka osoko egutegia osatzen ari gara. Ahal bezain laister zintzilikatuko dugu

Denboraldi berria martxan

Kaixo denoi!

Ikasturte berri bat martxan eta eskola kiroleko denboraldi berria ere martxan. Datorren asteburuan, Multikirol ligaxkarekin emango diogu hasiera aurtengoari.

Horretarako taldeak osatzen ari gara ikastolan. Gurasook animatu zuen seme alaben taldeaz kezkatu eta guraso arduradun bezala izen ematera. Jardunaldietan taldeari babesa ematea besterik ez da egin behar.

Taldekirolekin azaroan hasiko garen arren ari gara talde guztientzat entrenatzaileak topatzen. Ahal den neurrian aurreko urteko entrenatzeko eguna errespetatzea nahiko genuke (gure antolaketarako hobe delako) eta hemen ere taldeko bi guraso arduradun behar ditugu.

Ikastaroak (Xake, pilota, jolasean heziz…), eskola kiroleko egutegi osoa eta gainontzean izango diren ekintzen berri ahalik eta azkarren emateko lanean gabiltza. Dena zehaztean jakinaraziko zaizue.

 

Informazioa emailez jaso nahi dutenak izena eman berriz ere. Aurreko urtekoak denak ezabatzen ditugulako.

 

Mila esker