Monthly Archives: urria 2022
Asteburuko jardunaldia: Urriak 22
Asteburu honetan ere kirol ezberdinak izango ditugu gure gaztetxoentzat. Benjaminek, judo eta irristaketa izango dituzte eta alebinek, surfa (txapelketa dagoelako atzeratu egin da beraz ez duzue surfeko ordutegirik ikusiko jardunaldia), arrauna eta atletismoa. Hona hemen jardunaldia:
AUTOBUSAK
Oriora joatea tokatzen zaizuenoi, autobusa izango da zuen txanda hasi baino 15 minutu lehenago: alegia 8:45, 9:45, 10:45, 11:45. Bonberotako rotonda eta Aguexeko rotonda izango dira geltokiak eta ekintza egin ondoren ere ekarriko zaituztete. Guraso batek joan beharko du taldearen arduradun gisa autobusean.
Asteburuko jardunaldia: Urriak 15
Asteburu honetan LH3 eta LH4ko benjaminek jai izango dute eta LH5 eta LH6koek surfa, arrauna eta atletismo. Gogoratu, surferako, zuen trajeak eraman ahal badituzue hobeto, bestela bertan utziko dizkizuete. Surf taulak bertan utziko dizkizuete, ikasteko, kortxozkoak erabiltzen dituztelako. Atletismo itxasmendin izaten da. Arrauna “Zarautz” jartzen badizuete, Orion dagoen Zarauzko Arraun Elkartearen egoitzan egingo duzue, “Getaria” jartzen baldin badu, Getariako Arraun Elkartearen egoitzan.
Datorren astelehen eta asteartean, entrenatzaileen formazioa egingo dugu. Aste honetan egitekoak ginen baina atzeratu egin behar izan dugu formatzailea gaixorik zegoelako. Formazio horren ostean hasiko gara pixkanaka taldeen entrenamenduak martxan jartzen.
Asteburuko jardunaldia: Urriak 8
Asteburu honetan Benjaminek (LH3-LH4) errugbiko jardunaldia izango dute. Alebinek (LH5-LH6) surfa, atletismoa eta arrauna izango dute. Atletismoa itxasmendin izango da. Surfa Zarauzko Surf Elkartearen lokalean (Argiñano jatetxearen azpian), bere trajea eta taula dituenak eramatea komeni, besteentzat bertan izango da. Asteburu honetan oso marea baxua tokatzen denez, arrauneko jardunaldia ezin izan dugu nahi bezala osatu, beraz, talde batzuek ezingo dute arrauna egin eta urriaren 29ra atzeratzen zaie.
Gozatu eta ondo pasa!
Entrenamenduak
Entrenamenduekin noiz hasiko garen galdetzen ari zarete guraso batzuk. Entrenatzaileen formazioa, taldeen banaketa eta entrenamenduen tokiak antolatu eta kudeatzen ari gara. Asmoa, datorren astean entrenatzaileen formazioa egin eta Urriaren 17ko astean entrenamenduei ekitea da. Dena prest izandakoan informatuko zaituztegu talde bakoitzak noiz eta non ekingo dion entrenamenduei. Txikienei ikastolako espazio bat eskaintzea da asmoa, desplazamenduak errazteko, eta alebinei ikastolatik kanpoko espazio bat egokitzen saiatuko gara.
Mila esker