Asteburu honetan saskibaloi eta eskubaloiko ligaxkaren erdia gaindituko dugu. Hemen dituzue zuen taldeen ordutegiak.
Monthly Archives: azaroa 2022
Ikusle onaren dekalogoa
Asteburuko jardunaldia: Azaroak 19
Hemen duzue asteburuko jardunaldia. Benjaminek, saskibaloiarekin jarraitzen dute eta alebinek eskubaloiarekin. Gabonak arte bi kirol hauekin jardungo gara. Asteburu honetan Gurutxurtuko irteera dela medio jokalari batzuk ezin izango dute partidua jolastu, talderen batek osatzeko arazoak baditu, jarri dadila gurekin harremanetan.
Asteburuko jardunaldia: Azaroak 12
Eskubaloiko ligaxkari ekingo diote ALEBINEK (LH5-LH6). Jardunaldian, kolore berberarekin dauden taldeek osatzen dute multzoa eta multzoko taldeen kontra jolastuko duzue ligaxka. (atsedenaldia tokatzen zitzaion talde bati, beste multzo bateko talde baten aurka jarri diogu lagun arteko partidua. Helburua jolastea baita).
BENJAMINEK (LH3-LH4) aldiz, saskibaloiari ekingo diote. Adin hauetan ez dago txapelketarik, beraz, partidu guztiak lagunartekoak dira eta emaitzen arabera joango dira hurrengo jardunaldietako aurkariak jartzen. Partiduak ahalik eta paretsuenak izan daitezen. Batzuetan partidu bakarra jolastuko duzue eta beste batzuetan bi partidu motzagoak. Helburua talderik jolastu gabe ez uztea da eta horregatik batzuetan partidu arrunta eta beste batzuetan triangularra tokatuko zaizue.
Lehen jardunaldia izanik, garrantzitsua, taldea non eta zein ordutan elkartuko den ondo adostu eta partaide denek jakitea. Guraso arduradunei eta entrenatzaileei elkarren datuak pasatzen ari gara zuen arteko komunikazio eta koordinazioa hobetzeko.
Partiduak hastearekin batera tentsioa eta lixkarrak ere hasten dira. Mesedez, lasai eta umorez bizi nahi ditugu partiduak. Ahalik eta hezigarrienak izan daitezen. Horretarako, beharrezkoa da, partiduen inguruan gabiltzan heldu guztion parte hartze aktiboa eta jarrera irekia. Ematen diren egoera guztiak hezigarriak egin daitezke eta hori da helburua. Denon artean lortuko dugulakoan, eskerrik asko guztioi.
Multikirola, espezializazio goiztiarra eta gaztetxoen kirolari buruzko hausnarketa
Eguraldia dela eta Surfa bertan behera
Egun hauetarako eguraldi oso nahasia ematen dute eta itsasoan olatu oso handiak espero dira. Hau dela eta, Euskalmetek abisu horia iragarri du kostalderako. Beraz, egoera ikusita, Surfeko hastapeneko saio bat egitea arriskutsua dela uste dugu eta jardunaldia bertan behera uztea erabaki dugu. Saiatuko gara udaberrian berreskuratzen.
Mila esker