GIPUZKOAKO ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA

Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatuta, Martxoaren 8an ospatuko da Orientazio jardunaldi berri bat. Ikastolan egiten ditugun ekintzetatik zertxobait ezberdina da eta onura oso interesgarriak dakartzala eta, informazioa helarazi nahi dizuegu.

Martxoaren 8an Miramonen izango da eta plaza mugatuak daude. Interesa duenak https://gotorientazioa.org/2020-MIRAMON-2/ webgunean topatu ahal du informazio guztia.

Apirilaren 19an Zarautzen izango da orientazio jardunaldia, beraz, animatu eta parte hartu. Familian, helduok eta gazteok elkarrekin egin ahal dugun ekintza bakarrenetakoa da eta (gure ikastolako guraso batzuk parte hartzen dute ligaxka honetan, inork azalpenak edo nahiko balitu bilera bat antolatu genezake).

Asteburuko jardunaldia eta kirol aldaketa

Asteburu honetan, otsailak 15, kirol aldaketa izango dugu eskola kirolena. Benjaminak orain arte saskibaloian aritu dira eta eskubaloiari ekingo diote. Alebinek aldiz, alderantziz.

Gogoratu eskola kirolaren helburua ez dela irabaztea. Azken jardunaldietan tarte ikaragarriez irabazitako geroz eta partidu gehiago ditugu. Kasu hauetan, eskola guztien artean adostua dugu gol edo kanasta gehiegizko tarteak ekidin egingo ditugula, beraz, mesedez eskatzen dizuegu zuen taldeetan jarrera hau kontuan izateko. Tarte handiegiak hartu aurretik neurriak hartu eta jokalari eta entrenatzaileei jakinaraztea haiek ohartu ez badira.