Hemen duzue Azaroaren 6ko dekretua. Arau hauen arabera, Eskola Kirola bertan behera geratzen da.
Urriaren 26ko DEKRETUA
Eskola kirola bertan behera momentuz
Kaixo
Atzo, Urriaren 26ean, Eskola Kirola martxan jarri genuen. Urte zaila izango zela espero genuen eta halaxe izaten ari da. Atzo bertan Eskola Kirola egiteko genituen baldintzak, gaur ez dira berdinak.
Alarma egoera berriak, arau eta murrizketa berriak dakartza. Oraindik ez dago oso garbi gurean nola eragingo duen. Interpretazio ezberdinak daude eta horiek sortu ahal dituzten kontraesan eta nahasmenak ekidin nahi ditugu. Honela, eta Foru Aldundiaren aholkuak jarraituz, aste honetan gelditu egingo ditugu Eskola Kiroleko jolas saioak.
Arauen berri ondo jakin, gure antolaketa, protokolo eta kontu guztiak moldatu eta irizpideak garbiago daudenean ekingo diogu Eskola Kirolari. Irizpide aldaketa asko ematen ari dira eta ez dugu nahasmena handitu nahi guraso eta ikastolako komunitatean.
Egoera ulertuko duzuelakoan, eskertu taldeei laguntzeko guraso askok adierazten ari zareten borondateagatik.
Mila esker
Eskola Kirola PROTOKOLOA
Kaixo guztioi!
Egunotan jarriko dugu 2020-2021 denboraldiko eskola kiroleko izen emate martxan. Ikasleen bidez helaraziko dizuegu informazio guztia. Bestalde, hemen duzue, eskola kirolari dagokion jardueren protokoloa.
Hemen duzue, ikasleen bitartez, etxera iritsiko zaizuen dokumentazioa:
Eskola kirola 2020/2021
Eskola kiroleko ekintzak bertan behera
Kaixo denoi!
Covid 19 virusari aurre egiteko hartu diren protokolo eta aholkuei kasu eginez, eskola kiroleko ekintzak (entrenamentuak, ikastaroak, irteerak,…) bertan behera utzi ditugu.
Asteburuko ekintzekin zer egin beste eskolen artean eztabaidatzen ari gara eta berehala jakinaraziko dizuegu
mila esker
Ibilaldi neurtua
Hona hemen igandean, Azpeitian, ospatuko den ibilaldi neurtuaren informazioa. Gogoratu, autobusez joan nahi dezuenok (8:15ean suhiltzaileen aurrean), asteazkenerako izena ematea. Gainontzekoak, zuen kotxez zoaztenak, ostegunerako emanda nahiko.
Asteburuko jardunaldia: M03
GIPUZKOAKO ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA
Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatuta, Martxoaren 8an ospatuko da Orientazio jardunaldi berri bat. Ikastolan egiten ditugun ekintzetatik zertxobait ezberdina da eta onura oso interesgarriak dakartzala eta, informazioa helarazi nahi dizuegu.
Martxoaren 8an Miramonen izango da eta plaza mugatuak daude. Interesa duenak https://gotorientazioa.org/2020-MIRAMON-2/ webgunean topatu ahal du informazio guztia.
Apirilaren 19an Zarautzen izango da orientazio jardunaldia, beraz, animatu eta parte hartu. Familian, helduok eta gazteok elkarrekin egin ahal dugun ekintza bakarrenetakoa da eta (gure ikastolako guraso batzuk parte hartzen dute ligaxka honetan, inork azalpenak edo nahiko balitu bilera bat antolatu genezake).