Eskola kirola bertan behera momentuz

Kaixo

Atzo, Urriaren 26ean, Eskola Kirola martxan jarri genuen. Urte zaila izango zela espero genuen eta halaxe izaten ari da. Atzo bertan Eskola Kirola egiteko genituen baldintzak, gaur ez dira berdinak.

Alarma egoera berriak, arau eta murrizketa berriak dakartza. Oraindik ez dago oso garbi gurean nola eragingo duen. Interpretazio ezberdinak daude eta horiek sortu ahal dituzten kontraesan eta nahasmenak ekidin nahi ditugu. Honela, eta Foru Aldundiaren aholkuak jarraituz, aste honetan gelditu egingo ditugu Eskola Kiroleko jolas saioak.

Arauen berri ondo jakin, gure antolaketa, protokolo eta kontu guztiak moldatu eta irizpideak garbiago daudenean ekingo diogu Eskola Kirolari. Irizpide aldaketa asko ematen ari dira eta ez dugu nahasmena handitu nahi guraso eta ikastolako komunitatean.

Egoera ulertuko duzuelakoan, eskertu taldeei laguntzeko guraso askok adierazten ari zareten borondateagatik.

Mila esker

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s