Asteburuko jardunaldia: Otsailak 19

Asteburu honetan larunbatean Hondartzako futbol jardunaldia dugu.

Igandean, LH5 eta LH6koen finalak tokatzen ziren. Liga egin ezin izan dutenez festa modura planteatu dute eta kiroldegiko kantxa berrian igandean jaialditxoa izango da LH6koentzat (ez zegoen espazio eta jende nahikoa LH5ekoentzat ere egiteko).  Taldeen izen ematea iada geletan egin dugu. 

Asteburuko jardunaldia

Asteburu honetan herri kirolak, esku pilota, eta kirol egokitua izango ditugu. Zoritxarrez, denboraldian zehar genituen aukera gutxiak galdu eta egun bakarrarekin geratu gara. Antolaketa aldetik, talde bakoitzarkin arduradun bat egotea beharrezkoa da. Ekintza berria izanik, antolatzaileei laguntzeko eta taldearen ardura eramateko. Espazio estalietan landuko direnez, talde bakoitzarekin guraso arduradun batek sartu ahalko du ekintzetara. Antolatzaileen esanei kasu egin eta lagundu ahalik eta txukunen ekintzak aurrera eramaten. Denon laguntzarekin zoragarri aterako da eta jarduera berriak txertatu ahalko ditugu gure eskola kiroleko egitarauean.

Mila esker aldez aurretik zuen laguntza eta babesagatik.

Eskola kirola bertan behera Urtarrilak 28ra arte.

Eusko jaurlaritzak eskola kirola bertan behera utzi ditu urtarrilaren 28a bitartean. Hilaren bukaeran dagoen egoeraren arabera erabakiko dute murrizketa hau luzatu edo ez.

Entrenamenduak, bizikidetza taldeetan egiten ditugunez, aurrera jarraitzen dute.

Uste baino ikasturte gogorragoa tokatzen ari zaigun honetan, animo denei eta besarkada bana.

Jardunaldia: Azaroak 20

Hemen duzue asteburuko jardunaldia. Lehenik eta behin, zorionak eman nahi dizkizuegu parte hartzaile, entrenatzaile eta gurasoei. Aurreko asteburuan oso ondo joan zen hondartzako futboleko jardunaldia. Guraso eta jardunaldiaren bueltan ibili ziren antolatzaile, epaile eta hainbat ikuslek idatzi digute talde mixtoetan zegoen giro ona azpimarratuz, ikasleek denek parte hartzeko izan zuten jarreraz… beraz, ZORIONAK denoi eta jarrai dezagun bide horretan.

  • Asteburu honetan eguraldiak hotza, haizetsua eta euritsua ematen dute guztiz. Beraz, mesedez, erropa eraman kirola egitean ez hozteko eta aldatzeko ere. Ahalik eta partidu gehienak eremu estalietan jartzen saiatu gara. Orion jolastea tokatzen zaizuenoi zuen artean antolatu kotxeetan taldea eta entrenatzaileak eramateko.
  • Antonianotan jokatzen duzuenok, soilik guraso arduradun, parte hartzaile eta entrenatzaileak sartu ahalko dira. Ikusleak ezingo dira sartu Covid-19aren inguruko protokoloak direla eta.
  • Jarrai dezagun taldeetan umorea jartzen eta partaide guztiei parte hartzen laguntzen eta babesten.