EKAP [Atxikimendu eske]

Kaixo guztioi:

Eskola kirolaren aldeko plataforma bat sortu dugu, kalitatezko eskola kirola izaten jarraitu nahi dugulako. Gure asmoak, eskola kirolaren esparrua errespetatua izatea eta eskola kirola bera hobetzea dira. Horretarako zuen atxikimendua eskatzera gatoz. Asko gara eskola kirolean sinesten dugunok eta hori atxikimenduen bidez adierazi nahi dugu.

Plataformaren indarraren bitartez eskola kirolerako aplikazio bat egin nahi dugu, entrenatzaileak formatu, gurasoei haurren garapen motor eta sozialean informatu, beste kirol ekitaldiekin egutegi bat adostu…

Informazio gehiago eta zuen atxikimendua emateko web orria duzue http://www.eskolakirola.com (https:// jarri gabe). Facebook en ere jarraitu dezakezue plataforma. Bilerak, ekitaldiak…

Mila esker eta mesedez zabaldu email hau zuen gertukoen artean.

EKAP
http://www.eskolakirola.com

Asteburuko jardunaldiak

Kaixo guztioi!

Azken jardunaldietara iristen ari gara.

Asteburu honetan, BENJAMINEK saskibaloiko AZKEN jardunaldia izango dute. Beraz, entrenamentuekin ere bukatzen hasteko garaia da. Ahalik eta umore onenean bukatu eta ospatu denboraldia txokolatada eginez edo… Atletismoko jardunaldia izango duzue datorren astean eta bukatutzat denboraldia!

ALEBINEK ere azken txanpa duzue. Talde gehienentzat azken jardunaldia izango da asteburu honetakoa. Eskubaloiko azken jardunaldia. Ikastolan jokatzen duzuen 5.mailako neskentzat, asteburu honetakoa, final laurdenetako partidua izango da. Bestalde, Futboleko final erdiak ere asteburu honetan jokatuko dira. Gogoratu, bai futbolean eta baita eskubaloian, berdinketa ematen bada, 5 minutuko luzapena jokatuko dela eta ondoren berdinketak jarraituz gero, penaltiak. Luzapenean nahi duten jokalariek jokatu dezakete, iada ez da kontuan hartzen jokatutako zatien kopurua. Penaltietan denek bota arte inork ezingo du bi aldi bota.

Horixe ba, azken txanpa! Urtero bezala, denboraldia umorez eta festa giroan bukatzeko, taldeei azken entrenamentu txokolatada batekin ospatzea gomendatzen dizuegu. Talde gehienok egiteko ohitura duzue eta ohitura ederra iruditzen zaigu. Beraz, denboraldia agurtzen hasi eta hurrengoa prestatzen hasteko garaia dugu!

mila esker

Asteburuko jardunaldia

Kaixo

Hona hemen asteburuko jardunaldia: Benjaminek saskibaloia Alebinek eskubaloia

Atzeratutako partiduak ere badaude, eta aste santuen aurretik jokatu beharra zirela abixatu genuen, baina tira, aste santuetatik bueltan , lehen larunbata baino lehen jokatzea komeni da. Bestela galdutzat emango dira partiduak.

Txanpiburu – Booom [?¿]

Zaragueta – Aupa Langosta A [ostegun honetan orion]

Antoniano 6AM – Aupa Langosta B [apirilak 12, ostirala]

Aupa Langosta B – Baloi Lapurrak [apirilak 10, asteazkena]

Aupa Langosta B- Bonbarderoak [Apirilak 10, asteazkena]

OSTIRAL HONETAN KORRIKA TXIKIA DAGOELA ETA EZ DA ENTRENAMENTURIK EGONGO!! ika ika ika KORRIKA!!

mila esker

Kaixo

Asteburu honetako Alebinen eskubaloiko jardunaldia bidaltzen dizuet. Aste honetan, herriko ikasle asko Hondarribira doaz asteburu pasa eta badakigu talde askok zailtasunak izango dituztela osatzeko. Eskola kirolaren antolatzaileen bileran partidurik ezin dela aldatu erabaki da, beraz, osatzen ez diren taldeei partidua galdutzat emango zaie. Beraz, bakoitzak, egin ezazue zuen taldeen kontaketa, zenbat haur izango diren jakiteko. Erabakiarekin ados egon ez arren, betetzea tokatzen zaigu.

ALEBIN 4. JARDUNALDIA

Benjaminek, saskibaloiko jardunaldia dute, jasotzen dugunean igoko dugu webgunera.

Mila esker