Kaixo guztioi!
Azken jardunaldietara iristen ari gara.
Asteburu honetan, BENJAMINEK saskibaloiko AZKEN jardunaldia izango dute. Beraz, entrenamentuekin ere bukatzen hasteko garaia da. Ahalik eta umore onenean bukatu eta ospatu denboraldia txokolatada eginez edo… Atletismoko jardunaldia izango duzue datorren astean eta bukatutzat denboraldia!
ALEBINEK ere azken txanpa duzue. Talde gehienentzat azken jardunaldia izango da asteburu honetakoa. Eskubaloiko azken jardunaldia. Ikastolan jokatzen duzuen 5.mailako neskentzat, asteburu honetakoa, final laurdenetako partidua izango da. Bestalde, Futboleko final erdiak ere asteburu honetan jokatuko dira. Gogoratu, bai futbolean eta baita eskubaloian, berdinketa ematen bada, 5 minutuko luzapena jokatuko dela eta ondoren berdinketak jarraituz gero, penaltiak. Luzapenean nahi duten jokalariek jokatu dezakete, iada ez da kontuan hartzen jokatutako zatien kopurua. Penaltietan denek bota arte inork ezingo du bi aldi bota.
Horixe ba, azken txanpa! Urtero bezala, denboraldia umorez eta festa giroan bukatzeko, taldeei azken entrenamentu txokolatada batekin ospatzea gomendatzen dizuegu. Talde gehienok egiteko ohitura duzue eta ohitura ederra iruditzen zaigu. Beraz, denboraldia agurtzen hasi eta hurrengoa prestatzen hasteko garaia dugu!
mila esker