Kaixo guztioi:
Eskola kirolaren aldeko plataforma bat sortu dugu, kalitatezko eskola kirola izaten jarraitu nahi dugulako. Gure asmoak, eskola kirolaren esparrua errespetatua izatea eta eskola kirola bera hobetzea dira. Horretarako zuen atxikimendua eskatzera gatoz. Asko gara eskola kirolean sinesten dugunok eta hori atxikimenduen bidez adierazi nahi dugu.
Plataformaren indarraren bitartez eskola kirolerako aplikazio bat egin nahi dugu, entrenatzaileak formatu, gurasoei haurren garapen motor eta sozialean informatu, beste kirol ekitaldiekin egutegi bat adostu…
Informazio gehiago eta zuen atxikimendua emateko web orria duzue http://www.eskolakirola.com (https:// jarri gabe). Facebook en ere jarraitu dezakezue plataforma. Bilerak, ekitaldiak…
Mila esker eta mesedez zabaldu email hau zuen gertukoen artean.