Ikasturte berri bati ekitera goaz. Aurrekoak ez dira errazak izan. Besteak beste, pandemiak gure jardunean izan duen eraginagatik. Aurten ere badugu zakua bete erronka. Gure jolas eremua hankaz gora dugu Ikastolako eraikinaren berrikuntzak direla eta. Honek asko eragingo gaitu entrenamentuak eta aurrera eramaterako garaian. Beraz, beste behin, denon artean esfortzu txiki bat egin beharko dugu ahalik eta ondoen moldatzeko egoerara eta ahalik eta zuku gehien atera diezaiogun aurtengo denboraldiari.
3, 2, 1…… Goazen!