DESIDERATA
Nire gurasoei, irakasleei, entrenatzaileei, nagusiei…
Badakit denek maite nauzuela. Zuetako bakoitzak uneoro erakusten dit, nonahi, eta nik zuengatik ere sentitzen dut. Eta ematen didazuen maitasun horren izenean, nahiko nuke ahalik eta modurik sinple eta garbienean haz nadila utz diezadazuela.
Utzidazue erakusten dudan alaitasun horrekin jolasten.
Utzidazue nik izan nahi dudan haurra izaten.
Ez iezadazue eskatu, agian etorkizun batean garrantzitsuak izango diren gauzak lor ditzadala, zeren eta horien bila abiatzeak, niretzat gaur egun beharrezkoak direnak galtzea ekartzen baitu.
Utzidazue benetan dudan adinarekin bizitzen, bizitzan behin bakarrik izango dut eta.
Eta ez ezazue nire bizitza eta pertsona hainbeste planifikatu.
Ez zaitezte nire porrotengatik desesperatu, porrotak eragiten didan mina niri berehala ahazten baitzait, eta derrepentean nago berriro jolasteko eta dibertitzeko prest.
Ez itzazue garaipenak nire bitartez bilatu; eta ez eskatu zuek izan zineten bezalakoa izan nadila, ezta zuek izan ezin zenuten bezalakoa.
Haurra naiz, eta izaten jarraitu nahi dut.
Eskerrak ematen dizkiet nire gurasoei Klub hau aukeratzeagatik, non hainbeste lagun on egingo dudan, eta eskerrik asko entrenatzaileei ere, kirolari on bat izan nadin hezten nautelako.
Batzuetan ohartzen naiz sufritu egiten duzuela jokoan ari naizenean, eta ez dut nahi hala izan dadin, zeren eta ni, une horretan zoriontsua naiz.
Jokatzen ari naiz, eta barrutik begiratuta badirudi zuek, kanpokoak, nire bitartez lehiatzen ari zaretela, zeloak dauzkazuela eta garaipena iristen ez delako sufritzen duzuela.
Denbora utziko bazenidate, ulertuko zenukete garai honetan hala behar duela izan, kirolean, bizitzan bezala, denak ere denbora behar duela, eta inoiz eman ahalko dizuet garaipenik.
Mesedez… utzidazue presiorik gabe jokatzen, erronkarik gabe, hainbeste zuzenketarik gabe, zuek kezkatuta ikusi behar izan gabe, eztabaidan eta baita, inoiz ere, nigatik borrokan…
Mesedez… utzidazue jolasten, ondo pasa dezadan, zoriontsu izan nadin.
Haur bat naiz, ez ahaztu.
Haur bat naiz… eta bizitzan behin bakarrik izango naiz.