Kaixo guztioi!!!
Aurreko urtean bezala, aurten ere, Kirol Festa antolatu dugu larunbaterako. Guraso eta ikasleak elkarrekin jolasteko eta ikastolako familia osoa elkarrekin ongi pasatzeko asmoz, Arratsaldeko 18etatik Aurrera, jolas ezberdinak izango dira guneetan banatuta, musika, margoen txokoa, zozketak, LH-ko ikasleek prestatutako dantza ikuskizuna, Dj-arekin dantzaldian, afarimerienda,…
Animatu larunbatean ikastolara gerturatzea eta zuen seme alabekin parte hartzera! eta lagundu mezua zabaltzen!!