Asteburuko Jardunaldia Urriak 12

Kaixo guztioi

Asteburu honetan Atletismoko jardunaldia izango dugu. Atletismoak dituen onurak, eskola kiroleko beste kiroletan gutxi lantzen direnez, denoi animatzen zaituztegu parte hartzera. Denon artean animatu eta motibatu behar ditugu gure ikasleak, atletismoak behar duen bultzada izan dezan. Kirol “txikiagoak” egoera nahiko larrian daude, eta kirol aniztasuna mantendu eta herriko kirolak osasun ona izaten jarrai dezan benetan garrantzitsua da ekintza hauek bultzatzea.

Benjamin eta alebin: ATLETISMOA

Mila esker

ERRONKA Kilometroak festan!!

Urriaren 6an KILOMETROAK festa Tolosan ospatuko da. Bost autobus irtengo dira Zarauztik.

Arrakasta hau aurten antolatu duten ERRONKA egitasmo berriak zerikusi handia izan du. Egitasmo honetan gure Ikastola ere ordezkatua izango da. Hona hemen gure erronkalariak: http://erronka.kilometroak.net/?cat=26

Ea ondo pasatzen duten! ANIMO!