Asteburuko jardunaldia: Urtarrilak 14

Urteberri on denoi!

hemen duzue asteburu honetako jardunaldia. Urtarrilean zehar, kirol egokitua, esku pilota, atletismoa eta herri kirolak landuko ditugu. Orokorrean parte hartzea jeitsi egiten da, DENON ALDETIK AHALEGINA ESKATZEN DUGU gure ikasle eta seme-alabak motibatu eta animatzeko. Beste talde kirol batzuetan ez dauden ikaspenak dituzte kirol ekintza hauek eta garrantzitsua iruditzen zaigu denok joatea. Antolatzaileekiko errespetuagatik eta gure seme-alabentzat oso aberasgarri izango direla argi dugu. ESKERRIK ASKO

Asteburuko jardunaldia: Abenduak 17

Urteko azken jardunaldia dator eta alebinetan eskubaloiko eta benjaminetan saskibaloiko azken jardunaldiak izango ditugu. Honela, igandean, alebinen finalak izango dira:

Aritzbatalde kiroldegian:
9:30- LH5 mixtoko finala
10:30- LH6 mixtoko finala
11:30- LH6 mutilen finala
12:30- LH6 nesken finala

Lizardi aretoan:
9:30- LH5 neska edo mutil
10:30- LH5 neska edo mutil

*Larunbateko jardunaldiaren ostean bidaliko dizuet finalera sailkatu diren taldeen zerrenda.

Asteburuko jardunaldia: Abenduak 3

Eskubaloi eta Saskibaloi ligaxketako azken 2 jardunaldia geratzen zaizkigu oporrak bitartean. Aste honetan azken aurreko jardunaldia izango dugu. Euskararen eguna dela eta, partidu bakoitzaren hasieran, “Euskaraz bizi nahi dut” banderolarekin argazki bat aterako dute aurkari, epaile eta gurasoak elkartuta. ONDO PASA!

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 19

Hemen duzue asteburuko jardunaldia. Benjaminek, saskibaloiarekin jarraitzen dute eta alebinek eskubaloiarekin. Gabonak arte bi kirol hauekin jardungo gara. Asteburu honetan Gurutxurtuko irteera dela medio jokalari batzuk ezin izango dute partidua jolastu, talderen batek osatzeko arazoak baditu, jarri dadila gurekin harremanetan.

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 12

Eskubaloiko ligaxkari ekingo diote ALEBINEK (LH5-LH6). Jardunaldian, kolore berberarekin dauden taldeek osatzen dute multzoa eta multzoko taldeen kontra jolastuko duzue ligaxka. (atsedenaldia tokatzen zitzaion talde bati, beste multzo bateko talde baten aurka jarri diogu lagun arteko partidua. Helburua jolastea baita).

BENJAMINEK (LH3-LH4) aldiz, saskibaloiari ekingo diote. Adin hauetan ez dago txapelketarik, beraz, partidu guztiak lagunartekoak dira eta emaitzen arabera joango dira hurrengo jardunaldietako aurkariak jartzen. Partiduak ahalik eta paretsuenak izan daitezen. Batzuetan partidu bakarra jolastuko duzue eta beste batzuetan bi partidu motzagoak. Helburua talderik jolastu gabe ez uztea da eta horregatik batzuetan partidu arrunta eta beste batzuetan triangularra tokatuko zaizue.

Lehen jardunaldia izanik, garrantzitsua, taldea non eta zein ordutan elkartuko den ondo adostu eta partaide denek jakitea. Guraso arduradunei eta entrenatzaileei elkarren datuak pasatzen ari gara zuen arteko komunikazio eta koordinazioa hobetzeko.

Partiduak hastearekin batera tentsioa eta lixkarrak ere hasten dira. Mesedez, lasai eta umorez bizi nahi ditugu partiduak. Ahalik eta hezigarrienak izan daitezen. Horretarako, beharrezkoa da, partiduen inguruan gabiltzan heldu guztion parte hartze aktiboa eta jarrera irekia. Ematen diren egoera guztiak hezigarriak egin daitezke eta hori da helburua. Denon artean lortuko dugulakoan, eskerrik asko guztioi.

Eguraldia dela eta Surfa bertan behera

Egun hauetarako eguraldi oso nahasia ematen dute eta itsasoan olatu oso handiak espero dira. Hau dela eta, Euskalmetek abisu horia iragarri du kostalderako. Beraz, egoera ikusita, Surfeko hastapeneko saio bat egitea arriskutsua dela uste dugu eta jardunaldia bertan behera uztea erabaki dugu. Saiatuko gara udaberrian berreskuratzen.

Mila esker

Asteburuko jardunaldia: Azaroak 5

Asteburu honetan jardunaldia dugu berriz ere eskola kirolean. LH3 eta LH4koek errugbia izango dute. LH5 eta LH6koek krosa izango dute Aian. Bestalde, denboraldi hasieran, surfa eta arrauneko jardunaldi bat atzeratu beharra izan genuen antolatzaileek jardunaldia aurrera eraman ezin zutelako eta asteburu honetan aukera emango da kirol horiek probatzeko. Aurten, azken orduan izan diren aldaketak medio, LH6koek surfik ez dute izango eta LH5koek arrauna ez dute izango. Baina atzeratu zen jardunaldi hori berreskuratzeko aukera izango da eta ordutegiak aukera ematen dioten taldeek atzeratutako jardunaldia eta krosa biak egin ahal izango ditu, hala nahi badute.