Asteburu honetan saskibaloiari ekingo diote LH5 eta LH6ko alebinek eta benjaminek aldiz, LH3 eta LH4, eskubaloia. Hemen duzue jardunaldia. Araudia ezkerreko menuan topatuko duzue.
Larunbatean, eskiatzeko irteera antolatua dago Gurutxurtutik eta hori dela eta LH5eko talde batzuk oso justu dabiltza kirolari kopuru aldetik. Beraz, osatzeko arazo gehiago dituzten talde horiei laguntzeko asmoz, beste taldeetako kirolariek lagunduko diete talde hauei. Horrela, bere partiduaz gain, talde hauekin jolasteko aukera ere emango diegu. Denon artean babestuz eta lagunduz.