Hausnarketarako

Aurreko urteetan bezala, aurten ere, hausnarketa ezberdinak bultzatu nahiko genituzke. Batetik, egungo eredua, kuestionatu eta etorkizuneko eskola kirol eredua hobetzeko. Generoa eta talde mixtoen kontua geroz eta gehiagotan aipatzen da. Diputaziotik ere gai hau jorratuko dute datorren urteetan, beraz, gaiaren inguruan hausnartzea beharrezkotzat jotzen dugu. Hona hemen gaiari buruzko iritzi artikulu bat:

https://www.berria.eus/paperekoa/1881/019/001/2018-10-19/neskak_vs_mutilak.htm

Asteburuko jardunaldia: [U20]

BENJAMINAK:

Patina_LH3_2018_web

LH4 TOKA, BOLO eta HERRI KIROLAK

LH4koek hiru ekintza izango dituzte. Ordu bete osotara eta bertan boloak, toka, harrijasotzea (txikientzat moldatutako egurrezko piezekin), sokatira… Ekintza hau antolatzen den lehen aldia izanda asko eskertuko genuke gerturatzen zareten helduek antolatzaileei eta haurren kirol aldaketetan eta esku bat botako bazenute. Mila esker

Tokabolo_herrikirolak2018_web

ALEBINAK:
MULTIKIROL URRIAREN 20ko KARTELA

MULTIKIROL URRIAREN 20ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA

MENDI IRTEERA:
Igande honetan mendi irteera izango da Villabonan. Ekintza paregabea guraso eta haurrak elkarrekin egiteko. Autobusak antolatu ditugu eskola guztien artean eta izen ematea gelan egin behar duzue edo hesteban@zarauzkoikastola.net helbidean.

Mendizaletasuna_U21_web

 

UNZUETA KROSSA:
Azaroaren 4ean ospatuko da aurten Unzuetaren omenezko Krossa. Izen ematea Urriaren 25ean itxiko da. Izena eman nahi duena hona hemen izen ematea: Unzueta_2018

Asteburuko jardunaldia: Urriak 6

BENJAMINAK [LH3/LH4]:

Errugbiko jardunaldia izango dute gure txikienek. Askok errugbia kolpeekin soilik lotzen dute eta ez dire euren haurrak ekintza hau probatzera animatzen. Jolas ezberdinen bidez lantzen dute kirola eta parte hartzen duten denek zoragarri pasatzen  dute. Beraz, ez egin zalantzarik zuen seme-alabak errugbira animatzeko.

Rugby jardunaldia Benjaminak

ALEBINAK [LH5/LH6]:

Multikirolen beste jardunaldia asteburuan. Oriora zoaztenak, gogoratu guraso batek gutxienez beti egon behar duela zuekin. Beraz, gurasook, badakizue. Animatu!
MULTIKIROL URRIAREN 6ko KARTELA

MULTIKIROL URRIAREN 6ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA

 

 

 

Asteburuko jardunaldia: Irailak 29

Aurreko asteburuan izan zen Txirrindulari Txiki eguna inoizko arrakastatsuena izan zela eta parte hartzaile guztioi zoriondu nahiko genizueke. Aupa zuek!

Benjaminak:
Kosta krossa ospatuko da Zarautzen eta irristaketa saioa antolatu da LH3 eta LH4ko ikasleentzat. Honetaz gain, puzgarriak, ume tailerrak, trikitilariak, txaranga… festa handia izango da.
2018-09-29 Euskal Kosta krosa II gonbidapena

Alebinak:
Alebinek errugbiko jardunaldia izango dute Astiko zelaian.
Rugby jardunaldia Alebinak

GOZATU!