Urtarrilaren 23ko hitzaldia ATZERATUA urtarrilaren 30era!

KAixo guztioi!

Suspergintza elkarteak, ikastolako aretoan, urtarrilaren 23an eman beharreko hitzaldia, 30era atzeratu da. Bertan, eskola kirolari buruz hitz egingo digute. “Aita Ama, horrela ez” izenpean aurkeztuko diguten hitzaldian, gure haurrak eskola kirolean ahalik eta modurik egokienean jolas daitezen, pauta batzuk emango dizkigute. Kiroletan izan ohi ditugun jarrerak aztertu eta egoera ezberdinak ikertuko ditugu.

Urtarrilak 30, asteazkena:
ikasle entrenatzaileentzat 15:30ean
Gurasoentzat: 18:00etan

Oso hitzaldi interesgarria eta aberatsa izango delakoan, ea ahalik eta jende gehien elkartzen garen bertan!

mila esker

Asteburuko jardunaldia

Kaixo!

Asteuburu honetan, benjaminek, eskubaloiko 5. izango duzue. Denboraldi honetako azken jardunaldia izango da. Alebinek aldiz, saskibaloiko ligaxkako azken jardunaldia. Datorren astean, final erdiak eta finalak izango direlarik. Honen ostean, kirol aldaketa tokatuko da. Benjaminak saskibaloiarekin hasiko zarete eta alebinak eskubaloiarekin.

Benjaminen eskubaloiko jardunaldia: JARDUNALDIA
Alebinen saskibaloiko jardunaldia: JARDUNALDIA

Zaindu eta gozatu!!

Keinu eder bat

Burlatako krosa

Duela hilabete inguru, Burlatako krossean, kiroletan oso gutxitan ikusten den keinu eder horietako bat ikusi ahal izan genuen.

Abel Mutai, Londresko Olimpiadetan, 3000 metroko frogan, urrezko domina irabazi zuen korrikalari keniarra, Burlatako lasterketa irabazteko zorian zen.
Helmugara heltzeko pistan sartu zenean, iada iritsi zela pentsatu eta jendeari kasu eginez, erritmoa asko lasaitu zuen.
Atzetik, bigarren postuan, Gasteizko 24 urteko Ivan Fernandez Anaya zetorren korrika. Abel-en nahasketa zela eta, Ivan-ek lasterketa irabazteko aukera izan zuen arren,
Abelen atzean jarri eta eskuekin keinuak egiten helmugaraino eraman zuen.

Ivan Fernandez, etorkizun handiko korrikalaria da. 5000 metroko Espainiako txapeldun izendatu zen duela bi urte etorkizuneko atleten kategorian.
Lasterketa bukatu ostean, hauexek izan ziren bere hitzak: ” egin dudan keinuak irabazteak baino gehiago balio duela uste dut. Irabaziz gero, Espainiko selekzioarekin
europako txapelketara joateko aukera emango bazidaten ere, egindako gauza bera egingo nuke. Kirolean ohituak gaude edozein modutan irabaztea zilegia dela ikustera.

Kirolariak elkarren artean borrokan ikustera, sarrera oso gogor eta itsusiak ikustera, … haurrei kirola telebistan ikusten den hori baino gehiago dela erakutsi beharra diegu eta horretarako, kirolean gabiltzanok, eredu izan behar dugu.”

Guraso eta ikasleentzat hitzaldia Urtarrilaren 23an

Suspergintza elkartekoen eskutik, hilaren 23an, hitzaldi interesgarria izango dugu. “Aita ama, horrela ez!” izeneko hitzaldian, eskola kirolean, helduok ditugun jarrerei buruz hitzegingo digute. Haurrei lagundu nahi horretan ongi eta gaizki egiten ditugun kontuez arituko gara.

Ikasle entrenatzaileentzat ikastolako orduetan izango da, arratsaldez.

Gurasoentzat arratsaldeko 18:00etan izango da hitzaldia, ikastolako aretoan.

Gure jarrerak hobetu eta gure haurrei heziketan gehiago laguntzeko asmoz, bertan ikusiko garelakoan

mila esker

Urteberri on danoi!!! Hondartzako 4. jardunaldia asteburu honetan.

Urteberri on!! Zer moduz hasi dugu urte berria? ondo espero!!
Betiko martxari berehala heltzeko, asteburu honetan, Hondartzako futbola dugu. 4 jardunaldia.

Animo guztioi, eraman erropa hotzari aurre egiteko eta jolasten ari direnean argazkiak atera gure argazkien txokoa elikatzen jarraitzeko.

Hondartzako 4. JARDUNALDIA

Mila esker

Gabonetarako ekintza ezberdinak

Urtean zehar, gure haurrek, nahiko eskubaloi, saskibaloi ta futbol egiten dutela uste dut. Hau dela eta, gabonak, eta beste hainbat oporraldi, beste ekintzak egin eta gurasoekin egoteko erabili beharko genituzkeela sinisten dut. Nik, beste kirol eta beste ekintzen aldeko apustua egiten dut. Beharrik ikusten ez dudalako oporretan ere kirol berdinekin bueltaka aritzeko. Baina ZKE-tik ekintza honen berri iritsi zaigu eta informazioa helarazi nahiko genizueke. Ekintzari buruzko nire iritzia eta ekintzari buruzko informazioa. Orain, bakoitzak erabaki dezala egokien iruditzen zaiona.

Alebinentzat gabonetarako eskubaloiko saioak

aukeratutakoa aukeratuta ere…. GOZATU!!!
ondo pasa!!!

Hodei Esteban
Kirol Koordinatzailea

2012ko azken jardunaldia!

Kaixo guztioi!

Iritsi da 2012ko azken jardunaldia.

Alebinek , Saskibaloia izango dute, ikus hemen jardunaldia. Begiratu ea nortzuk jokatzen duzuen Orion, talde eta entrenatzaileak bertara eramateko nahiko kotxe dituzuen edo ez jakiteko. Bestela, ikastolan eskatu treneko txartelak.

Benjaminek, ZKE-k antolatuta ESKUBALOIKO FESTA izango dute. Azken jardunaldia izaki, festa modura planteatu dute larunbateko jardunaldia. Talde guztiak, Aritzbatalden elkartu eta denek elkarrekin jokatuko dute. 4.mailakoak goizez eta 3.mailakoak arratsaldez:

– Partidutik partidurako tarteetan puzgarri eta jolasak izango dira kiroldegian.
– Orain arte izandako araudian aldaketa txiki batzuk izan dira eta arau hauek atxikitako dokumentuan ikus ditzakezue.

3.Mailako ordutegiak
4.Mailakoen ordutegiak
ZKE BENJAMIN FESTA 2012 Arauak

Mila esker, zaindu eta ondo bukatu urtea!!

Asteburu honetan Hondartzako Jardunaldia

Kaixo guztioi!

Hotzak hotz, asteburu honetan, Hondartzako jardunaldia izango dugu. Jardunaldia zintzilikatuta dago Jardunaldiak atalean. Bestalde, komentatu, eskoletako koordinatzaileon bileran komentatutakoa. Talde askok azken zatian aldaketak egiten omen dituzte eta ezin dira aldaketarik egin. Beraz, ea moldatzerik dugun. Ea epaileekin ere aurreko jardunaldietan izandako arazorik ez dagoen. Gure aldetik, ZKE-ko futboleko atalari komunikatu zaie aurrekoetan izandako arazoak eta ea gehiago errepikatzen ez diren.

Ondo ondo pasa eta gozatu!