Duela hilabete inguru, Burlatako krossean, kiroletan oso gutxitan ikusten den keinu eder horietako bat ikusi ahal izan genuen.
Abel Mutai, Londresko Olimpiadetan, 3000 metroko frogan, urrezko domina irabazi zuen korrikalari keniarra, Burlatako lasterketa irabazteko zorian zen.
Helmugara heltzeko pistan sartu zenean, iada iritsi zela pentsatu eta jendeari kasu eginez, erritmoa asko lasaitu zuen.
Atzetik, bigarren postuan, Gasteizko 24 urteko Ivan Fernandez Anaya zetorren korrika. Abel-en nahasketa zela eta, Ivan-ek lasterketa irabazteko aukera izan zuen arren,
Abelen atzean jarri eta eskuekin keinuak egiten helmugaraino eraman zuen.
Ivan Fernandez, etorkizun handiko korrikalaria da. 5000 metroko Espainiako txapeldun izendatu zen duela bi urte etorkizuneko atleten kategorian.
Lasterketa bukatu ostean, hauexek izan ziren bere hitzak: ” egin dudan keinuak irabazteak baino gehiago balio duela uste dut. Irabaziz gero, Espainiko selekzioarekin
europako txapelketara joateko aukera emango bazidaten ere, egindako gauza bera egingo nuke. Kirolean ohituak gaude edozein modutan irabaztea zilegia dela ikustera.
Kirolariak elkarren artean borrokan ikustera, sarrera oso gogor eta itsusiak ikustera, … haurrei kirola telebistan ikusten den hori baino gehiago dela erakutsi beharra diegu eta horretarako, kirolean gabiltzanok, eredu izan behar dugu.”