Author Archives: salbatoreskolakirola
Aldaketa Booom taldearen ordutegian
Kaixo
Boom taldearen partiduan azken orduko aldaketa izan da. Lehen, 11etan jokatu behar zuten partidua, 12etan jokatuko dute. beraz:
Astin, 12:00etan : Orokieta 6CN – Boooom
mila esker
Asteburuko jardunaldiak
Kaixo
Asteburu honetan, benjaminek, Errugbia jardunaldia izango dute. Beste kiroletan baino parte hartze txikiagoa izaten denez, ea denon artean haurrak animatu eta denek kirol eder hau probatzeko aukera duten.
Bestalde, alebinek, futboleko jardunaldia dute. Kasu honeta, mareak laguntzen ez digunez, Asti, La Salle eta Orion jokatuko dituzte partiduak. Hona hemen jardunaldia
gozatu eta ondo pasa!
Eskola Kirolaz hausnarketan
Kaixo guztioi!
Aurrekoan esan bezala, eskola kirolaren inguruan hausnarketa batzuk bultzatu asmoa gabiltza. Gaurkoan, aurreko asteko hitzaldia, ikusi genuen bideotxo bat gomendatzen dizuet.
Ikus ezazue bideoa eta ondoren, hemen, buruari buelta batzuk emateko baieztapen batzuk (aurreko hitzaldi ostean, bertaratu ginenon artean atera ziren kezkak dira). zuen komentarioak ere idatzi eta elkarbanatu ahal dituzue hemen behean. Mila esker
– Zoragarria da haurrak eta gurasoak horrelako umorez ikustea
– Kirol maila txarra duten taldeetan bakarrik gara umore on hori ateratzeko gai. Mailaz hobetzen duten unean, guraso horien umorea eta perspektiba ere aldatu egingo da.
– Oso umore onean, baina guraso eta haur hauek, gola egin beharrarekin obsesionatuta daude.
– Interesgarria oso haurrak duten mailaz hain lasai hitzegiten ikustea.
– Aurkari, entrenatzaile, guraso eta haurren artean umore gehiago izaten saiatu beharko ginateke. Serioegi hartzen dugu eta benjamin eta alebinak direla ahaztu egiten zaigu.
Atzoko hitzaldiari buruz
Kaixo guztioi
Atzoko hitzaldian 25 bat lagun elkartu ginen ikastolako aretoan. Hitzaldia interesgarria izan zen. Eskola kirolaren inguruan gaudenon hainbat jarrerari buruz hizketan jardun ginen. Gaia azaletik landu genuenaren sentsazioarekin atera nintzen ni eta baita hainbat guraso ere. Hau, alde batetik ona da, gaiari buruz eztabaidatzeko beharra sentitu baitugu.
Hitzaldian 25 lagun besterik elkartu ez ginen arren, bertan ikusitako materiala blog-aren bitartez zabalduko dugu. Oso garrantzitsua iruditzen zait, bertan izan ginenok, izan ez zinetenoi bertan hitzegindakoaren berri ematea. Inguruan ikusten ditugun jarreretan eragitea lortu beharra dugu denon artean eskola kirol duin bat osatzeko. Bide horretan, ikastolan bertan, antzeko saio gehiago egiteko asmoa dugu. Gaia sakondu eta denon artean kolektibo bezala izan nahi dugun jarrera zehazteko.
Eskertu bertaratu zineten guztioi. Bertan landutako materiala ahalik eta gehien zabaltzen saiatuko naiz, guraso guztiongana iristeko. Bestalde, atzoko saioa herri mailan antolatzea ere pentsatzen ari gara. Eskola ezberdinetako gurasoak elkartu, gaia landu eta ondoren denon arteko hausnarketa saio bat bultzatzeko saioan bertan. Atzo beharbada, bigarren zati horren falta somatu genuen askok.
Beraz, adi antolatuko diren ekintzei eta ea hurrengoan gehiago elkartzen garen. Pixkanaka gure seme alabentzat heziketa tresna egoki bat osatzeko helburuz, mila esker
zaindu
Asteburuan kirol aldaketa gure egutegian!
Kaixo!
Asteburu honetan gure eskola kirolaren denboraldiko bigarren zatiari ekingo diogu. Benjaminek, saskibaloiari ekingo diote eta Alebinek eskubaloiari
BENJAMINAK
– Saskibaloiko txapelketa hasiko duzue. Talde guztiak, A eta B azpitaldeetan, banatuak izan dira haur guztiek gehiago parte hartu ahal dezaten.
– Astero A eta B taldeetako partaideak aldatzen joatea egokiena dela iruditzen zaigu.
– Talderen batek, bitan banatuta egoteko, kopuru aldetik arazoak dituela ikusiz gero, niri esan eta bitako bat kenduko genuke.
– Aste honetan ez da posible izan, baina, gainontzeko jardunaldietan A eta B taldeek toki berean eta jarraian jokatu dezaten da helburua.
– Lau lauren aurka jokatuko dituzte partiduak eta kanasta bakarrean. ikus hemen araudia
ALEBINAK
– eskubaloiarekin hasiko zarete, ikus hemen araudia.
Bestalde gogoratu, Igandean, Orioko Zaragueta eskolak kross txikia antolatzen duela. Bertan parte hartu nahi duenak, egun bertan izena eman dezake edo astean zehar kirol bulegoan. Animatu!!
Gaur, 18:00etan ikastolako aretoan, hitzaldia izango dugu eskola kirolari eta bertan ditugun jarreren inguruan. Interesgarria izateaz gain, gure eskola kirola hobetzeko bidean, garrantzitsua izango delakoan, bertan elkartuko gara.
mila esker
Hitzaldia bihar izango da!
Gogoratzen dizuegu, Suspergintza Elkarteak, eskola kirolari buruz emango duen hitzaldia bihar izango dela.
Ikasleak atsaldeko 15:30etan eta gurasoak 18:00etan, aretoan.
Mila esker
Hauxe da gure IKASTOLA!!
Hondartzako 5.jardunaldia
Asteburu honetan HONDARTZAKO 5. JARDUNALDIA izango dugu. Gogoratu partidu aurretik aktak betetzea.
Bestalde, eskola ezberdinetako koordinatzaileon artean eta udaletxeko kirol teknikariaren artean hizketan jardun gara. Azken partiduetan, ikusle asko pilatzen omen dira atezainaren atzean, mesedez eskatzen dizuegu denei, atea eta atezainaren atzean inor ez dagoela zihurtatzeko zuen partiduetan, ikusle guztiak zelaiaren hegaletan jartzea eskatzen dizuegu mesedez.
Hondartzako jardunaldietan epaile falta izan dugu denboraldi hasieratik eta, beste behin, kexa eta kezka adierazi dugu Zarauzko Kirol Elkartean. Azken aldian, partiduetan izan diren jarrera txar asko, epailea, talde bateko gurasoa edo entrenatzailea izateak ekarri du. Egoera hau konpondu bitartean, talde guztion artean ahalik eta ondoen eraman, eta borondate onez epaile lanak egitera animatzen denari, laguntzera animatzen zaituztegu.
Denon artean, kirol eredu duin bat osatu eta gure haurrak eredu egokiekin hezitzen jarraitzeko asmoz, gogoratu datorren astean, hilaren 30ean arratsaldeko 18etan, ikastolako aretoan, eskola kirolaren inguruko balore, jarrera eta ereduen inguruan hitzaldia antolatu dugula.
Bi milloi esker asteburuero arbitratzen edo partiduak aurrera ateratzeko laguntzen zabiltzaten guztioi.
Zaindu eta gozatu.
AZKEN ORDUKO ALDAKETAK
Orokietako saskia izorratuta dagoenez, OROKIETA 1 zelaiko partiduak IKASTOLARA mugitzen dira.
Hauek dira partiduak:
BOOM B OROKIETA 6 CN 10:00:00 AM
ITURZAETA 5 M OROKIETA 5 BM 11:00:00 AM
Barkatu eragozpenak!
