Atzoko hitzaldiari buruz

Kaixo guztioi

Atzoko hitzaldian 25 bat lagun elkartu ginen ikastolako aretoan. Hitzaldia interesgarria izan zen. Eskola kirolaren inguruan gaudenon hainbat jarrerari buruz hizketan jardun ginen. Gaia azaletik landu genuenaren sentsazioarekin atera nintzen ni eta baita hainbat guraso ere. Hau, alde batetik ona da, gaiari buruz eztabaidatzeko beharra sentitu baitugu.

Hitzaldian 25 lagun besterik elkartu ez ginen arren, bertan ikusitako materiala blog-aren bitartez zabalduko dugu. Oso garrantzitsua iruditzen zait, bertan izan ginenok, izan ez zinetenoi bertan hitzegindakoaren berri ematea. Inguruan ikusten ditugun jarreretan eragitea lortu beharra dugu denon artean eskola kirol duin bat osatzeko. Bide horretan, ikastolan bertan, antzeko saio gehiago egiteko asmoa dugu. Gaia sakondu eta denon artean kolektibo bezala izan nahi dugun jarrera zehazteko.

Eskertu bertaratu zineten guztioi. Bertan landutako materiala ahalik eta gehien zabaltzen saiatuko naiz, guraso guztiongana iristeko. Bestalde, atzoko saioa herri mailan antolatzea ere pentsatzen ari gara. Eskola ezberdinetako gurasoak elkartu, gaia landu eta ondoren denon arteko hausnarketa saio bat bultzatzeko saioan bertan. Atzo beharbada, bigarren zati horren falta somatu genuen askok.

Beraz, adi antolatuko diren ekintzei eta ea hurrengoan gehiago elkartzen garen. Pixkanaka gure seme alabentzat heziketa tresna egoki bat osatzeko helburuz, mila esker

hitzaldia_eskola_kirola

zaindu

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s