Kirolgune berriaren inaugurazio festa (laguntza behar dugu!)

Datorren astean ikastolako kirolgune berriaren inaugurazio festa ospatuko dugu!!!
Festan zuen parte hartzea beharrezkoa dugu eta baita festetako lan ezberdinak aurrera eramateko ere
Mesedez, apuntatu zuen izenak honako formulario honetan, eta lagundu mezua zabaltzen!!
EA IKASTOLA GORAINO BETE ETA EGUN ZORAGARRI BAT PASATZEN DUGUN!!

https://salbatoreskolakirola.com/ikastolarako-festarako-laguntza/

Inaugurazio festa

Triatloi txikia + Isidoro Unzueta Memoriala Krossa

Kaixo guztioi!!

Hil honen bukaeran, azken asteburuan, badira igandez egingo diren bi ekintza.

Urriak 27, igandea: Triatloi TXIKIA 2013
Beste behin ere ASPANOGI-k Triatloi txikia antolatu du. Hemen duzue kartela eta parte hartu ahal izateko beharrezkoa den informazio guztia.

Azaroak 3, igandea: UNZUETA memoriala Krossa
Urtero bezala, aurten ere, Unzueta memoriala krossa ospatuko da Abendañoko korrikagunean.

mila esker

HAUSNARKETAN…. 01

Kurtsoan zehar, hausnarketarako tartea ere egin nahi dugu, gure kirol eredua hobetu daitekeela sinisten dugulako. Azken aldian, oso kezkatuta gaude, gure zelaiaren erabilerarekin. Zelai berri eta zoragarria dugu ikastolan. Zelai zaharrak zituen arazo asko konpondu baditu ere… berriak badu oraindik herentzian jasotako arazo bat. Jolas ordu eta eskolaz kanpoko orduetan, zelaiaren %90 mutilek erabiltzen dute, neskak aldiz bazterretan jarduten dira. Zelaiaren %75a futbolerako bakarrik erabiltzen da eta % 15a Saskibaloirako. Zelai berriarekin, saiatu gara jolas berrientzat
tokia egiten. Brilet eta jolas libreetarako eremutxo bat dago orain. Pausu txiki bat besterik ez da maratoiaren hasieran. Egiteko lan asko dugu eta ez zelaiaren antolaketan soilik… baina egoera honek ezin du luze iraun… gure seme-alabak aske hezi nahi baditugu behintzat.

Hona hemen gai honen inguruan topatutako testu interesgarri bat:

2012-06-23 Bira
Zelai galdua

Idurre Eskisabel

Neskato izateak bazterreko egiten ninduela jabetu nintzen 7-8 urterekin. Izan ere, ordura
arte jolas zutena albora utzi, eta jokatzeari ekin zioten gure gelako mutikoek, futbol
partida «serioak» antolatzeari, eta, nonbait, arauen barruan zegoen gu kanporatzea.
Batetik, neska izate hutsagatik «txarrak» ginen —nahiz eta ordu arte gure gelako
futbolaririk onena neskato bat izan—, eurekin jokatzeko «ezgauza». Bestetik,
jolastokiaren antolaketa berri bat ezarri zuten: jolas nahas-mahasaren ordez, futbola,
bihurtu zuten zelaiaren erdigune —eta, ondorioz, mutilak—. Txokora, berriz, brile,
goma, soka, kromo, dantza eta los angeles de charlie-ka jolasten ginenok; hau
da, neskak eta futbola gogoko ez zuten mutil bakan batzuk —gogorra haiena, beti
susmopean—. Ez genuen irakasle eta gurasoen babesik izan, ume kontu normalak ziren.

Hala ere, haserre, eserialdia egin genuen jolastokiaren erdian, eta geure egin genuen
zelaia, harik eta mutilek baloikadaka eraso ziguten arte. Eutsi genion pixka bat, baina ez
ginen martiritarako jaio. Zelaia galdu genuen.

Gaur, ñañoa bada ere, zatitxo bat berreskuratuko dut, Euskal Herriko selekzioak
Anoetan jokatuko duen partidari esker.

Eskubaloiko 0 jardunaldia

Denboraldian zehar, larunbatetan jokatzen ditugun partiduez gain, bada 0 jardunaldia deitzen den partidu bat ere.
Larunbatetan jardunaldi bat gehiago irabazteko, ikastola – ikastola, diren partiduak gure kontura jokatzea tokatzen zaigu.
Hauek dira, oraingoz, Azaroa bitartean jokatzea tokatzen zaizkigunak.

Talde bakoitzaren esku geratzen da aurkariekin hitz egin eta partidua jolasteko eguna zehaztea. Batzuek jada aste honetan
jokatuko dute partidua:

[Urriak 11, ostirala]
Supermutilak Vs Kalaberak
Ixkuak Vs Perri

[Zehazteke]
Marisorginak Vs Antoniano 6N
Txanpions Vs Tximista

Mila esker

Asteburuko Jardunaldia Urriak 12

Kaixo guztioi

Asteburu honetan Atletismoko jardunaldia izango dugu. Atletismoak dituen onurak, eskola kiroleko beste kiroletan gutxi lantzen direnez, denoi animatzen zaituztegu parte hartzera. Denon artean animatu eta motibatu behar ditugu gure ikasleak, atletismoak behar duen bultzada izan dezan. Kirol “txikiagoak” egoera nahiko larrian daude, eta kirol aniztasuna mantendu eta herriko kirolak osasun ona izaten jarrai dezan benetan garrantzitsua da ekintza hauek bultzatzea.

Benjamin eta alebin: ATLETISMOA

Mila esker

Asteburuko jardunaldiak 13-09-28

Kaixo

Kurtsoa hasi berri eta asteburua iada ekintzaz beteta:

ATLETISMOA: Alebinek atletismoko jardunaldi berezia izango dute. Itxasmendiko festak direla eta, jardunaldia Astin egingo da eta Kross bat eta jolasak egingo dituzte.

ERRUGBIA: Benjaminek, lehen aldiz, errugbyra jolasteko aukera izango dute. Astiko belarrezko zelai handian, minik hartzeko beldurrik gabe, jolas ezberdinen bidez, haurrentzat egokitutako errugbi saioa egingo dute.

XAKE JARDUNALDIA: ZKE-ko Xakeko atalak, Xake jardunaldi bat antolatu du larunbat arratsalderako. Gure ikastolan Xakeak duen arrakasta kontuan izanda, ea ikasle askok parte hartzen duten.

animatu ditzagun gure gazteak parte hartzera!

mila esker