Saskibaloi eta Eskubaloiko 2.jardunaldia

Kaixo

Hemen duzue, Saskibaloi eta Eskubaloiko bigarren jardunaldia. Gogoratu, haur guztiek zati kopuru bera jokatzearen aldekoak garela. Taldekide kopuruagatik inork gehiago jokatu behar badu, astero aldatzen joan dadila gehien jokatzen duena. Eta postu ezberdinetatik ikasle denak pasatzea ere nahiko genuke. Beraz, gogoratu zuen entrenatzaileei, ahazten badira, haurrak ahalik eta gehien nahasteko postuetan.

Helburu nagusia ondo pasatzea da. Kirola modu inklusiboan lantzea. Taldea egin eta lagunen arteko harremanak sendotzea da helburua. DENON LANA DA HAU HORRELA IZAN DADIN.

Partiduak 9etan dituzuenoi, azken jardunaldietan, berandu xamar hasi direla eta puntualtasuna eskatu digute.

Benjaminak: Saskibaloia, 2.jardunaldia
Alebinak: Eskubaloia, 2.jardunaldia

Gogoratu, eskubaloia ere, ezin dela defentsa itxirik egin. Ahalegia ezin du talde osoan ilaran 6.metroko marraren inguruan egon.

Zaindu

 

 

Saskibaloi eta Eskubaloiko araudia 2015-2016

Kaixo

Hemen dituzue aurtengo denboraldiko Saskibaloi eta Eskubaloiko arauak. Benjaminei dagokienez, urtero bezala, lehen partiduan talde bakarrean zaudete. Baina jokalari kopuruagatik, bakoitzak gutxi jokatzen duelako, bitan banatu nahi duzuenok, jakinarazi eta datorren jardunaldirako bitan banatuko dira.

ARAUDIA:

2015-2016 ESKU-SASKI ARAUDIA

HONDARTZAKO FUTBOL ARAUDIA- 2015-2016

Gogoratu arauak haurrek jolasa egokiago egiteko eta parte hartze duin baterako jartzen direla. Denok gara arauak betearaztearen arduradun, eta inor betetzen ari ez bada, onena hitzeginez lasai azaltzea dela.

ESKERRIK ASKO

TALDEKIROLAK: Hastera doaz!

Kaixo guztioi!

Taldekirolak (eskubaloia, futbola eta saskibaloia) hastera doaz. Dinamina berri batean sartuko gara eta hona hemen denok norabide berberean lan egin dezagun kirol batzordetik azpimarratu eta guraso, entrenatzaile eta kirolarien artean zabaltzea nahiko genituzkeenak:

  • Orokorrean, multikiroletan, baina tentsio handiagoa sortzen da kirol hauetan. Beraz, denon artean, gogor, ekin beharko dugu tentsioa lasaitu eta haurrentzat jolasteko giro egoki bat sortzen.
  • Arauak, aste honetan zintzilikatuko ditugu, errepasatu eta lagundu epaileei, haurrei eta entrenatzaileei arauak errespetatzen.
  • Kirolari guztiak postu guztietatik pasatzea ikaspen oso handia dela deritzogu. Zuen taldeetan hala dela zihurtatu.
  • Haur guztiek jolasteko aukera berberak izan ditzatela nahi dugu. Beraz, haur guztiek zati kopuru berberak jolastea nahiko genuke ahal den neurrian. Batzuek gehiago jokatu behar badute, ez dadila beti berberak izan.
  • Eskubaloian orokorrean egiten den akatsa da defentsa itxia. Mesedez, denon artean hau ekidin behar dugu. Helduen eskubaloian oso ohituak gaude defentsa itxiak ikustera. Haurrentzat defentsa hau egokia ez dela iruditzen zaigu beraz, denok saiatu beharko gara gure taldean hau gertatu ez dadin.
  • Alebin mailan txapelketak sailkapena du eta honek partiduetan tentsioa, emaitzari soilik begiratzea eta beste hainbat jarrera desegoki ekartzen ditu. Lagundu denon artean emaitzari garrantzia kentzen eta beste balore batzuk bultzatzen.

Hona hemen EKAP eta eskolen artean egindako dekalogoa:

1.- Eredu izan… zaindu zure portaera haurrentzako eredu baita.

2.- Ahaleginak egin… guztiek arau hauek bete ditzaten.

3.- Baloratu… bakoitzaren ahalegina eta hobekuntza.

4.- Bultzatu… garbi jokatzera, ezarritako arauen arabera.

5.- Eman askatasuna… erabakiak hartzeko eta jardueraz gozatzeko

6.- Errespetua agertu… jardueran parte hartzen duten guztiekiko

7.- Gogoan izan… protagonistak haurrak direla.

8.- Motibatu… ikasten ari dira! Diozun guztia positiboa izan dadila

9.- Txalotu… parte hartzaile guztien ahaleginak.  Garrantzitsuena ez da emaitza. 

10.- Uko egin… edonoren jarrera desegokiei edota edozein motatako indarkeriei.

JARDUNALDIA:
Alebinak:  ESKUBALOIKO 1. JARDUNALDIA
Benjaminak: SASKIBALOIKO 1. JARDUNALDIA

ISIDORO UNZUETA MEMORIALA

Urtero bezala, aurten ere, ZKE-ak ISIDORO UNZUETA memoriala antolatu du. Abendañoko korrika egiteko pistan ospatuko da kros hau azken urteetan bezala.

Benjaminek ez dute izenik eman beharrik. Zuzenean bertaratu eta gozatu. Alebinek ikastolan eman dute izena, korrika egiteko dortsala beharrezkoa dutelako.

Unzueta memoriala

Multikirol ligaxka: Urriak 31

Kaixo

Multikirolen ligaxkaren amaierara iritsi gara. Aurten asistentziarekin izan ditugu arazoak. Taldeetako kide askotxok huts egin dute jardunaldi ezberdinetan. Jakinaren gainean gaude zubia tokatzen zen asteburua eta Kuadrilen egunekoa ez zirela asteburu errazenak eta kontuan hartuko dugula espero dut datorren urteari begira. Beraz, eta azken jardunaldia ahalik eta ondoan ateratzeko asmoz, mesedez, asteazkenerako esan nortzuk etorriko ez zareten. Bestela ezinezkoa zaigulako antolatzen ari diren elkarteekin dena txukun antolatzea.

Bestalde gogoratu datorren astean ekingo diogun taldekiroletan parte hartu ahal izateko 2 guraso arduradun derrigorrezkoak direla talde bakoitzeko. Mesedez, errepasatu zuen taldeak iada baduen arduradunik edo ez. Guraso arduradinik ez duen taldeak ezingo duelako parte hartu txapelketan.

Alebinak:
MULTIKIROL URRIAREN 31ko KARTELA        MULTIKIROL URRIAREN 31ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA

Benjaminak:

Xake tenis

MULTIKIROL LIGAXKA 3.jardunaldia

Kaixo!

Beste behin multikirol ligaxkako jardunaldi bat dugu gozagarri. Aurreko asteburuan ere asistentzia arazoak izan ziren. Asteburu luzea izanik normala dela pentsatuko dugu, baina, kirol azpibatzordetik, beste behin, izena ematen dugun ekintzetan parte hartzeko kompromezua betetzera animatzen zaituztegu. Kirol elkarteek eta eskolok lan handia hartzen dugu ahalik eta ekintza ezberdin gehien antolatzeko eta arrazoi gabe ez agertzea errespetu falta dela iruditzen zaigu.

Benjaminak

Errugbiko jardunaldiaAlebinak:

MULTIKIROL URRIAREN 17ko KARTELA

MULTIKIROL URRIAREN 17ko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA

Multikirol ligaxka 2. jardunaldia

Kaixo guztioi

bigarren jardunaldia burutuko dugu multikirol ligaxkan. Gogoratu inork parte hartu ezin badu aurrez jakinaraztea. Kirol bakoitzeko arduradunek sekulako lanak hartzen dituzte guretzako ekintzak prestatzeko eta izen ematen dugunean kompromezua hartzen dugula. Inork ezin badu abisatu baina gogo faltagatik ez etortzea errespetu falta iruditzen zaigu.

BENJAMINAK:
Mendiko ekintza tokatzen zaie, bi orduko txangoa jolasez girotuta. Gurasoekin elkarrekin egin dezakegun ekintza izanda oso aberasgarria iruditzen zaigu denok elkarrekin egitea. Beraz, animatu guraso guztiok!!

Mendiako jardunaldia

ALEBINAK:
MULTIKIROL URRIAREN 10eko KARTELA

MULTIKIROL URRIAREN 10eko ORIORA AUTOBUSAK KARTELA